Publizitatea
Itxi

2021/06/19

18:08

Txirrindularitza

Alacanten

Ane Santestebanek bigarren egin du bigarren urtez jarraian, Espainiako Txapelketan

L. E. A. | EITB MEDIA

Eider Merino seigarren izan da. Lehen postua Mavi Garciak lortu du, ostiralean erlojuaren kontrako proban beste horrenbeste egin ostean.

  • Ane Santesteban

    Ane Santesteban. Argazkia: @RFEFCiclismo

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Ane Santesteban bigarren izan da, bigarren urtez jarraian, Espainiako errepideko txirrindularitza txapelketetan.

Lehen postua Mavi Garcia (Alé BTC Ljubljana) balear irletako txirrindulariak lortu du, ostiraleko erlojupekoan beste horrenbeste egin ostean.

Irabazleak 2:53:19ko denborarekin bete ditu ibilbideko 107 kilometroak, La Nucia udalerrian hasi eta amaitutako jardunaldian. Helmugara bera bakarrik iritsi da, lasterketa osoan jaun eta jabe izan ostean.

Santesteban 0:42ra helmugaratu da, eta Eiber Merino, berriz, 3:48ra. Lourdes Oyarzabalek zazpigarren egin du eta Idoia Eraso, berriz, hamargarren izan da.

Sailkapena

1 - GARCÍA Mavi Alé BTC Ljubljana 3:09:35

2 - SANTESTEBAN Ane Team BikeExchange +0:12

3 - MARTIN Sara Movistar Team +3:31

4 - CANTERA Ines Sopela Women's Team +3:32

5 - MORENO Martina Massi - Tactic Women Team +3:42

6 - MERINO Eider A.R. Monex Women's Pro Cycling Team +3:48

7 - OYARBIDE Lourdes Movistar Team +5:12

8 - BENITO Mireia Massi - Tactic Women Team +5:12

9 - PEREZ Susana Rio Miera - Cantabria Deporte +5:16

10 - ERASO Idoia Laboral Kutxa Fundación Euskadi +5:19

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;