Publizitatea
Itxi

2021/06/23

20:10

Txirrindularitza

Alentejoko Itzulia (1. etapa)

Lobatok Alentejoko Itzuliko lehen etapa irabazi du eta lasterketako liderra da

A. B. E. | EITB Media

Euskaltel-Euskadi taldeko txirrindularia den Juanjo Lobato izan da nagusi estreinako etapan eta liderraren elastikoa jantzi du. Mikel Aristi laugarren izan da, eta Enrique Sanz bosgarren.

  • Juanjo Lobato

    Juanjo Lobato, podiumean. Argazkia: @FundaCiclisEusk

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Juanjo Lobato Euskaltel-Euskadi taldeko txirrindulariak irabazi du Alentejoko Itzuliko lehen etapa, asteazken honetan Reguengos de Monsaraz eta Bejay (194,4 kilometro) artean egin dena, eta lasterketako liderra da.

Esprintean nagusitu da Lobato, Iuri Leitao (Tavfer-Measindot-Mortagua) eta David Gonzalez (Caja Rural-Seguros RGA) mendean hartuta. Mikel Aristi (Euskaltel-Euskadi) izan da laugarren, eta Enrique Sanzek (Kern Pharma) bosgarren postuan amaitu du etapa.

Lehen etapako sailkapena eta sailkapen nagusia:

1 - LOBATO Juan José (Euskaltel) 4:48:32
2 - LEITÃO Iúri (Tavfer) d. b.
3 - GONZALEZ David (Caja Rural) d. b.
4 - ARISTI Mikel (Euskaltel) d. b.
5 - SANZ Enrique (Kern Pharma) d. b.
6 - COSTA Fábio (Efapel) d. b.
7 - MOLENAAR Alex (Burgos-BH) d. b.
8 - COUANON Jonathan (NIPPO) d. b.
9 - PEÑALVER Manuel (Burgos-BH) d. b.
10 - FREITAS Daniel (RP Boavista) d. b.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;