Publizitatea
Itxi

2021/08/03

21:29

Txirrindularitza

Bi denboraldirako

TotalEnergies taldeak Peter Sagan fitxatu du

A. B. E. | EITB Media

Txirrindulari eslovakiarrak bi denboraldirako kontratua sinatu du talde frantziarrarekin.

  • Peter Sagan

    Peter Sagan, 2021eko Giroan lortutako etapa garaipena ospatzen. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Peter Sagan TotalEnergies taldeko txirrindularia izango da 2022tik aurrera. Txirrindulari eslovakiarrak BORA-hansgrohe Alemaniako taldearekin amaituko du 2021 denboraldia, baina bi urterako kontratua sinatu du Frantziako taldearekin. 

"Erronka berri hau estimulagarria da niretzat. Taldeari txirrindularitzaren historian gauzak egiten lagundu nahi diot, eta talde honen babesean garaipen asko lortzea espero dut", adierazi du Peter Saganek. Hala ere, eslovakiarrak gaineratu du denboraldi amaierara arte duen guztia emango duela BORA-Hansgrohe taldearekin dituen helburuak lortzeko. 

Mugimenduak fitxaketen merkatuan

Astearte honetan (abuztuak 3) Saganena ez da txirrindularitzaren munduko fitxaketen merkatuak utzi digun kontu bakarra. Izan ere, BORA-hansgrohe taldeak Sam Bennett fitxatu baitu Peter Sagan ordezkatzeko. Bestalde, Lotto Soudal taldeak Caleb Ewani datozen bi denboraldietarako kontratua berritu diola iragarri du.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;