Itxi

Txirrindularitza

5. eta azken etapa

Mikel Landak bereganatu du Burgosko Itzulia

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Murgiako txirrindulariak Romain Bardet liderrak ezustean izandako egun txarra baliatu du lasterketa irabazteko.

  • Mikel Landa, irabazlearen elastikoarekin

    Mikel Landa, irabazlearen elastikoarekin. Argazkia: EFE

Mikel Landa Bahrain taldeko txirrindulariak irabazi du Burgosko Itzulia, Romain Bardet orain arteko liderrak Neilarako igoeran atzean geratu ostean. Txirrindulari arabarrak duela bi hilabete Italiako Giroan erori ostean lortzen duen lehen garaipena da.

Etapa garaipena EF Education taldeko John Garthek lortu du, Einer Rubioren (Movistar) eta Simon Yatesen (Bikeexchange) aurretik.

Landa 16 segundora sartu da, Burgosko Itzulia bigarrenez irabazteko alde zabalarekin. Lehenengoa, duela lau urte irabazi zuen.

Johan Jacobs (Movistar), Patrick Gamper (Bora), Lilian Calmejane (AG2R) eta Winner Anacona (Arkea) txirrindulariek eguneko lehen ihesaldia sortu dute, baina 39. kilometroan tropel nagusiak harrapatu egin ditu.

Ondoren, Álvaro Cuadros (Caja Rural), Mikel Bizkarra (Euskaltel), Lawson Craddock (EF Education), Gonzalo Serrano (Movistar), Marcus Burghardt Bora) eta Sep Vanmarcke (Israel) lasterketa buruan jarri dira, Carlos Canal (Burgos BH) atzetik zutela, eta 4:50eko aldea ere uzan dute talde nagusiarekin bi mendate igo aurretik.

Erasoak eta azken igoera

Quintanar de la Sierrara iritsi direnean hasi dira benetako erasoak. Mark Padun (Bahrein) izan da lehena ihes egiten, eta berarekin 10 txirrindularik osatutako talde bat, tartean Mikel Landa eta Buitrago taldekidea, Rubio eta Bernal kolonbiarrak eta Carthy zeuden. Ingelesak azken metroetan erasoa jo du eta berak eraman du etapa garaipena.

Atzetik, Bardetek lanak izan ditu azken igoera horretan eta hainbat txirrindularik aurrea hartu diote sailkapen nagusiko orduko liderrari. Azkenean, lidergo hori galdu du, Mikel Landaren mesederako.

5. ETAPAKO SAILKAPENA:

1 - CARTHY Hugh (EF) 3:23:53

2 - RUBIO Einer Augusto (Movistar) +0:05

3 - YATES Simon (BikeExchange) +0:07

4 - BERNAL Egan (INEOS) +0:13

5 - VINE Jay (Alpecin) +0:14

6 - LANDA Mikel (Bahrain) +0:16

7 - BUITRAGO Santiago (Bahrain) +0:29

8 - ARU Fabio (Team Qhubeka) +0:38

9 - PADUN Mark (Bahrain)+ 0:39

10 - BIZKARRA Mikel (Euskaltel - Euskadi) +0:44

34 - BARDET Romain (DSM) +1:54

SAILKAPEN NAGUSIA, AZKEN ETAPAREN OSTEAN:

1 - LANDA Mikel (Bahrain) 18:30:00

2 - ARU Fabio (Team Qhubeka) +0:36

3 - PADUN Mark (Bahrain) +0:43

4 - SIVAKOV Pavel (INEOS) +0:49

5 - DE LA CRUZ David (UAE) +0:52

6 - BARDET Romain (Team DSM) +0:54

7 - RUBIO Einer Augusto (Movistar) +0:58

8 - BUITRAGO Santiago (Bahrain) +1:09

9 - BOUCHARD Geoffrey (AG2R) +1:22

10 - REICHENBACH Sébastien (Groupama) +1:40