Itxi

Txirrindularitza

Espainiako Itzulia

Roglicek irabazi du 11. etapa, beste faboritoekiko abantaila handitu du eta Eikingek lidergoari eutsi dio

A. B. E. | EITB Media

Primoz Roglic sartu da lehen postuan, hiru segundora heldu da Enric Masi, bostera 'Superman' Lopez, eta zazpira Haig eta Yates. Bernal eta Odd Christian Eiking batera helmugaratu dira, hamaika segundora.

1:31
Primoz Roglic

Primoz Roglicek (Jumbo Visma) irabazi du Espainiako Itzuliko 11. etapa, asteazken honetan Antequera eta Valdepeñas artean (133,6 km) jokatu dena. Odd Christian Eiking (Intermarche-Wanty-Gobert Materiaux) dago oraindik sailkapen nagusiko lehen postuan.

Etapa garaipena azken kilometroko igoeran erabaki da. Enric Masek (Movistar) erasoa jo du igoeraren hasieran, Roglicek erantzun dio, eta bien arteko lehian esloveniarra nagusitu da. Mas bigarren izan da 3 segundora, eta Miguel Angel Lopez (Movistar) hirugarren 5 segundora. Roglicengandik 7 segundora helmugaratu dira Jack Haig (Bahrain Victorious) eta Adam Yates (Ineos Grenadiers). Bestalde, Egan Bernalek (Ineos Grenadiers) eta lasterketako liderrak irabazleak baino 11 segundo gehiago behar izan dituzte helmugara heltzeko.

Eguneko protagonistetako bat Magnus Cort Nielsen (EF Education-Nippo) izan da. Etapako azken-aurreko mendatea (Locubin) lasterketaren buruan pasatu du tropelari 30 segundoko aldea atarata, baina azken igoeran garaipena lortzeko aukerarik gabe geratu da, harrapatu eta gainditu egin baitute helmugarako 500 metro baino gutxiago falta zituenean. Nielsen bigarrenez geratu da garaipenaren atarian.

Eiking da sailkapen nagusiko liderra. Norvegiarrak 58 segundo ateratzen dizkio Guillaume Martini (Cofidis), 1'56" Roglici, 2'31" Masi, eta 3'28" 'Superman' Lopezi.

11. etapako sailkapena:

1 - ROGLIC Primož (Jumbo-Visma) 3:11:00

2 - MAS Enric (Movistar) +3"

3 - LOPEZ Miguel Angel (Movistar) +5"

4 - HAIG Jack (Bahrain - Victorious) +7"

5 - YATES Adam (INEOS Grenadiers) +7"

6 - BARDET Romain (Team DSM) +7"

7 - GROßSCHARTNER Felix (BORA - hansgrohe) +7"

8 - VLASOV Aleksandr (Astana - Premier Tech) +7"

9 - BERNAL Egan (INEOS Grenadiers) +11"

10 - EIKING Odd Christian (Intermarche-Wanty-Gobert Materiaux) +11"

Sailkapen nagusia:

1 - EIKING Odd Christian (Intermarche-Wanty-Gobert Materiaux) 41:48:57

2 - MARTIN Guillaume (Cofidis, Solutions Crédits) +58"

3 - ROGLIC Primož (Jumbo-Visma) +1'56"

4 - MAS Enric (Movistar) +2'31"

5 - LOPEZ Miguel Angel (Movistar) +3'28"

6 - HAIG Jack (Bahrain - Victorious) +3'55"

7 - BERNAL Egan (INEOS Grenadiers) +4'46"

8 - YATES Adam (INEOS Grenadiers) +4'57"

9 - KUSS Sepp (Jumbo-Visma) +5'03"

10 - GROßSCHARTNER Felix (BORA - hansgrohe) +5'38"