Itxi

Txirrindularitza

Munduko Txapelketa

Van Dijk, erlojupeko munduko txapelduna

EITB Media

Ellen van Dijk nagusitu da Txirrindularitzako Munduko Txapelketako erlojupeko proban. Reusser izan da bigarren, eta Van Vleuten hirugarren. Ziortza Isasi euskal txirrindulariak 35. postuan amaitu du.

  • Ellen van Dijk

    Ellen van Dijk, erlojupeko munduko txapelduna. Argazkia: EFE

Ellen van Dijk (Herbehereak) da erlojupeko munduko txapeldun berria, astelehen honetan Txirrindularitzako Munduko Txapelketako erlojuaren kontrako saioko Knokke-Heist eta Brujas (30,3 km) arteko ibilbidea 36 minutu eta 5 segundoko markarekin osatu ostean.

Van Dijkek 10 segundo atera dizkio bigarren izan den Marlen Reusser suitzarrari. Herbeheretarra den Annemiek van Vleuten izan da hirugarren, irabazlearekiko 24 segundora.

Ziortza Isasi euskal txirrindulariak 35. postuan amaitu du erlojupekoa, 40 minutu eta 36 segundoko markarekin, Van Dijkekiko 4'31"ra.

Txirrindularitzako Munduko Txapelketako erlojupeko probako sailkapena:

1 - VAN DIJK Ellen (NDL) 36'05"

2 - REUSSER Marlen (SUI) + 10"

3 - VAN VLEUTEN Annemiek (NDL) + 24"

4 - NEBEN Amber (AEB) +1'24"

5 - BRENNAUER Lisa (ALE) + 1'29"

6 - LABOUS Juliette (FRA) + 1'47"

7 - KLEIN Lisa (ALE) + 1'52"

8 LOWDEN Joscelin (EB) + 1'59"

9 - MARKUS Riejanne (NDL) + 1'59"

10 - AMIALIUSIK Alena (BLR) + 2'19"

----------------

35 - ISASI Ziortza (EUS) + 4'31"