Itxi

Txirrindularitza

Ofiziala

Eduard Prades, berriro ere Caja Ruralera

EITB MEDIA

Iuri Leitao, Calum Johnston, Michal Schlegel, Fernando Barcelo eta Yesid Pira ziklisten fitxaketei gehitzen da.

  • Eduard Prades. Argazkia: Caja-Rural

    Eduard Prades. Argazkia: Caja-Rural

Eduard Prades txirrindularia Caja Rural-Seguros RGA taldean arituko da datorren denboraldian, 2015ean eta 2017an bezala.

Modu honetan Iuri Leitao, Calum Johnston, Michal Schlegel, Fernando Barcelo eta Yesid Pira ziklisten fitxaketei gehitzen da katalanarena.

34 urte ditu Pradesek eta bere fidagarritasuna beti erakutsi du; 8 garaipen ditu, tartean, Aragoiko eta Turkiako Itzulikoak eta egun bakarreko lasterketetan ere Philadelphia Classic eta Coppa Sabatinin klasikoetan.

"Caja Ruralen txirrindulari bezala hazi eta nire ibilbide profesionala sendotu nuen. Azken esperientziak eta gero etxeko konfort eta erosotasuna nahi dut. Nik uste zerbait zor diodala talde honi eta horregatik nago berriro hemen", adierazi du ziklistak.