Itxi

2021/11/05

17:50

Txirrindularitza

Fitxaketak

Bizkaia-Durango taldeak Iris Gomez kataluniarra eta Beatriz Pereira portugaldarra fitxatu ditu

I. G. | EITB MEDIA

Iris Gomez Kataluniako egungo errepideko txapelduna da, eta Pereira, berriz, Portugalgo junior mailako txapelduna izan da aurten eta Europako Txapelketan hartu zuen parte bere herrialdeko selekzioarekin.

  • Iris Gomez eta Beatriz Pereira

    Iris Gomez eta Beatriz Pereira. Irudia: @BizkaiaDurango/Helena Dias/ Judit Cartiel

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Emakumezkoen Bizkaia-Durango taldeak, UCI Continental mailakoak, Iris Gomez kataluniarraren eta Beatriz Pereira portugaldarraren fitxaketak baieztatu ditu. Beraz, dagoeneko hiru dira euskal taldeak hurrengo denboraldirako izango dituen fitxaketak, iragan astean Sofia Rodriguez valentziarraren fitxaketa iragarri ondoren.

Iris Gomezek 25 urte ditu, eta Kataluniako egungo errepideko txapelduna da. Catema.Cat taldetik dator eta Bizkaia-Durangon izango du lehen esperientzia UCI talde batean.

Bestalde, Pereira Portugalgo junior mailako txapelduna izan da aurten eta Europako Txapelketan hartu zuen parte bere herrialdeko selekzioarekin.

Pereirak Daniela Campos herrikidearekin egingo du bat talde bizkaitarrean.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;