Itxi

Txirrindularitza

Aiaran

Paula Suarez eta Ion Izagirre, ziklo-kroseko Euskadiko txapeldun

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Izagirreren atzetik haren anaia, Gorka, helmugaratu da, eta hirugarren postua Jonathan Lastrak lortu du. Emakumezkoetan, Olatz Odriozola izan da bigarren, eta Amaia Lartitegi hirugarren.

0:24
Paula Suarez eta Ion Izagirre, txapeldunak

Paula Suarezek eta Ion Izagirrek ziklo-kroseko Euskadiko txapela jantzi dute, igande honetan Aiaran (Araba) jokatu den proban gailenduta.

Gizonezkoen lasteketan, profesionalak izan dira jaun eta jabe. Ion Izagirreren ostean, haren anaia, Gorka, helmugaratu da, eta, ondoren, Jonathan Lastra, Igor Arrieta, Aitor Hernandez eta Omar Fraile.

Irabazleak 1:03:16ko denbora egin du, anaiak baino 27 segundo gutxiago.

Emakumezkoen lasterketan, berriz, Paula Sanchez nagusitu da 41:20ko denborarekin, Olatz Odriozolaren eta Amaia Lartitegiren aurretik.