Itxi

Txirrindularitza

Valentziako Itzulia, 5. etapa

Aleksandr Vlasovek irabazi du 2022ko Valentziako Volta

EITB Media

Remco Evenepoel eta Carlos Rodriguez ziklistek podiuma osotu dute eta Fabio Jakobsenek bere bigarren garaipena lortu du esprintean.

4:27
Jakobsenek irabazi du Valentziako Itzuliko bosgarren eta azken etapa

Aleksandr Vlasovek (Bora) irabazi du 2022ko Valentziako Itzulia eta Fabio Jakobsen (Quick Step) txirrindulariak bere bigarren etapa erdietsi du 5. eta azken eguneko esprinta irabazita.

32 segundoko atzerapenarekin Remco Evenepoel (Quick Step) bigarren izan da sailkapen nagusian eta 36 segundora Ineos taldeko Carlos Rodriguez gaztea gelditu da; laugarren eta bosgarren Movistar taldeko Enric Mas eta Alejandro Valverde izan dira.

Paterna eta Valentzia artean 92 kilometro soilik burutu dituzte ziklistek eta gizon azkarren artean erabaki da garaipena.

Atzo ez bezala ez da ezustekorik izan eta Jakobsen izan da azkarrena; Elia Viviani eta Alexander Kristoff bigarren eta hirugarren helmugaratu dira, hurrenez hurren.

Etapa hamaika erasoekin hasi da eta azkenean lau gizonek osotu dute eguneko ihesaldia; Astanako Vincenzo Nibali eta Manuele Boaro, Jonathan Lastra (Caja Rural) eta Gotzon Martin (Euskaltel).

Tropelak kontrolpean izan ditu ihesaldiko kideak eta helmugarako 13 kilometroren faltan harrapatu ditu. Valentziako etapa esprintean amaitu da eta Jakobsonek bere bigarrena lortu du.

5. ETAPAko SAILKAPENA

Fabio Jakobsen

Fabio Jakobsen

1. JAKOBSEN Fabio (Quick-Step Alpha Vinyl Team) 1:55:49

2. VIVIANI Elia (INEOS Grenadiers) 0:00

3. KRISTOFF Alexander (Intermarche - Wanty - Gobert Materiaux) 0:00

4. DUPONT Timothy (Bingoal Pauwels Sauces WB) 0:00

5. ANIOLKOWSKI Stanislaw (Bingoal Pauwels Sauces WB) 0:00

6. TRENTIN Matteo U(AE Team Emirates) 0:00

7. PEÑALVER Manuel (Burgos-BH) 0:00

8. MOLANO Juan Sebastián (UAE Team Emirates) 0:00

9. BARCELO Fernando (Caja Rural - Seguros RGA) 0:00

10. MORKOV Michael (Quick-Step Alpha Vinyl Team) 0:00

SAILKAPEN NAGUSIA

Podiuma

Podiuma

1. VLASOV Aleksandr (BORA - hansgrohe) 18:56:45

2. EVENEPOEL Remco (Quick-Step Alpha Vinyl Team) 0:32

3. RODRIGUEZ Carlos (INEOS Grenadiers) 0:36

4. MAS Enric (Movistar Team) 0:50

5. VALVERDE Alejandro (Movistar Team) 1:02

6. FUGLSANG Jakob (Israel - Premier Tech) 1:05

7. SANCHEZ Luis León (Bahrain - Victorious) 1:14

8. CICCONE Giulio (Trek - Segafredo) 2:00

9. DE LA CRUZ David (Astana Qazaqstan Team) 2:28

10. GEOGHEGAN HART Tao (INEOS Grenadiers) 2:54