Itxi

Txirrindularitza

Proventzako Tourra, 4. etapa

Quintanak Montagne de Lureko gainean irabazi eta sailkapen nagusia eraman du

EITB Media

Kolonbiarraren erakustaldia ikusi da Proventzako azken etapan. Julian Alaphilippe eta Mattias Skjelmose bigarren eta hirugarren geratu dira, hurrenez hurren.

17:25
Nairo Quintana eta Alaphilippe

Nairo Quintana (Arkea Samsic) kolonbiarrak irabazi du 2022ko Proventzako Tourra azken etapan erakustaldia maldan gora emanda.

Montagne de Lureko gainean amaitu da etapa eta Quintana bakar bakarrik helmugaratu da Filippo Gannari lidergoa kenduz.

Helmugarako 5 kilometroren faltan Quintanak eraso jo eta Julian Alaphilippek (Quick-Step Alpha Vinyl Team), nahiz eta saiatu, ezin izan du bere gurpila jarraitu eta helmugan 47 segundo galdu ditu.

4 ordu, 23 minutu eta 6 segundotan burutu du gaurko ibilbidea Arkeako ziklistak eta 37 segundo atera dizkio bigarren heldu den Mattias Skjelmoseri (Trek - Segafredo) eta hirugarren izan den Matteo Jorgensoni (Movistar).

Proventzako Tourreko azken etapan betiko txirrindularitza ikusteko aukera egon da, urruneko eskalatzaile baten erasoa eta maldan gora azken etapa irabaziz sailkapen nagusia eraman du Nairo Quintanak.

Podiumean bigarren Alaphilippe geratu da, 27 segundora, eta, hirugarren, 21 urteko Skjemolse gaztea, 34ra.

Filippo Ganna, lasterketatik kanpo

Filippo Ganna italiarra (Ineos), Provenzako Tourraren atarikoa irabazi zuena eta gaur arte liderra izan dena, deskalifikatu egin dute lasterketako epaileek, azken etapan legez kanpoko bizikleta aldaketa bat egiteagatik "posizio finko" bat erabiliz, arauek hertsiki debekatzen dutena.

Gannak maillot horia galdu du Nairo Quintana kolonbiarraren mesedetan, baina sailkapen nagusiko zazpigarren postua lortu zuen jardunaldi honen amaieran.

ETAPAKO SAILKAPENA

1. QUINTANA Nairo (Team Arkéa Samsic) 4:23:06

2. SKJELMOSE JENSEN Mattias (Trek - Segafredo) 0:37

3. JORGENSON Matteo (Movistar Team) 0:37

4. SOSA Iván Ramiro (Movistar Team) 0:39

5. VAN WILDER Ilan (Quick-Step Alpha Vinyl Team) 0:41

6. GHEBREIGZABHIER Amanuel T(rek - Segafredo) 0:46

7. ALAPHILIPPE Julian (Quick-Step Alpha Vinyl Team) 0:47

8. LATOUR Pierre (TotalEnergies) 0:50

9. ELISSONDE Kenny (Trek - Segafredo) 1:00

10. BOUCHARD Geoffrey (AG2R Citroën Team) 1:03

SAILKAPEN NAGUSIA

1. QUINTANA Nairo (Team Arkéa Samsic) 12:09:11

2. ALAPHILIPPE Julian (Quick-Step Alpha Vinyl Team) 0:27

3. SKJELMOSE JENSEN Mattias (Trek - Segafredo) 0:34

4. LATOUR Pierre (TotalEnergies) 0:36

5. VAN WILDER Ilan Quick-Step (Alpha Vinyl Team) 0:46

6. GANNA Filippo (INEOS Grenadiers) 0:59

7. BATTISTELLA Samuele (Astana Qazaqstan Team) 1:21

8. PARET-PEINTRE Aurélien (AG2R Citroën Team) 1:45

9. BOUET Maxime (Team Arkéa Samsic) 1:56

10. VERVAEKE Louis( Quick-Step Alpha Vinyl Team) 2:55