Itxi

Txirrindularitza

UAE Tourra, 4. etapa

Pogacar, garaile UAE Tourreko laugarren etapan

EITB Media

Garaipenaren ostean, txirrindulari esloveniarrak lasterketako liderraren elastikoa jantzi du.

  • Tadej Pogacar txirrindularia

    Tadej Pogacar txirrindularia. Argazkia: EITB MEDIA

Tadej Pogacarrek (UAE Team Emirates) asteazken honetan lortu du denboraldiko lehen garaipena, eta, bide batez, UAE Tourreko liderraren elastiko gorria jantzi du. Fujairah Fort eta Jebel Jais artean jokatu da lasterketako laugarren etapa, eta 181 kilometroko luzera eta 2.646 metroko desnibela izan du.

Pogacarrek mendiko esprinta irabazi die Adam Yates britainiarrari (Ineos) eta Aleksandr Vlasov errusiarrari (Bora Hansgrohe).

Sailkapen nagusian, Pello Bilbao (Bahrain – Victorious) gernikarrak zazpigarren postua eskuratu du, eta Oscar Rodriguez (Movistar Team) nafarra du atzetik, zortzigarren postuan.

Ostegun honetan, bosgarren etapa jokatuko dute, Ras al Khaimah Corniche eta Al Marjan Island artean 182 kilometroko ibilbidea eginez.

ETAPAKO SAILKAPENA

1 - POGACAR Tadej (UAE Team Emirates) 4:49:24

2 - YATES Adam (INEOS Grenadiers) d.b.

3 - VLASOV Aleksandr (BORA - hansgrohe) d.b.

4 - GUERREIRO Ruben (EF Education-EasyPost) 0:03

5 - HOWSON Damien (Team BikeExchange - Jayco) d.b.

6 - BARDET Romain (Team DSM) d.b.

7 - HINDLEY Jai  (BORA - hansgrohe) d.b.

8 - BOUCHARD Geoffrey (AG2R Citroën Team) d.b.

9 - HIRT Jan (Intermarché - Wanty - Gobert Matériaux) d.b.

10 - BILBAO Pello (Bahrain - Victorious) d.b.

SAILKAPEN NAGUSIA

1 - POGACAR Tadej (UAE Team Emirates) 14:02:34

2 - GANNA Filippo (INEOS Grenadiers) 0:02

3 - VLASOV Aleksandr (BORA - hansgrohe) 0:13

4 - YATES Adam (INEOS Grenadiers) 0:15

5 - POWLESS Neilson (EF Education-EasyPost) 0:23

6 - ALMEIDA João (UAE Team Emirates) 0:28

7 - BILBAO Pello (Bahrain - Victorious) 0:35

8 - RODRÍGUEZ Óscar (Movistar Team) 0:38

9 - GUERREIRO Ruben (EF Education-EasyPost) 0:40

10 - BOUCHARD Geoffrey (AG2R Citroën Team) 0:41