Itxi

Txirrindularitza

Paris - Niza, 3. etapa

Pedersen, nagusi hirugarren etapan

EITB Media

Mads Pedersenek irabazi du Paris - Niza lasterketako hirugarren etapa, esprintean nagusituta. Christophe Laportek lidergoari eutsi dio.

1:29
Mads Pedersen

Mads Pedersenek (Trek - Segafredo) irabazi du Paris - Niza lasterketako hirugarren etapa, Vierzonen hasi eta Dun-le-Palestelen amaitu dena, eta 190,8 kilometroko ibilbidea izan duena. Christophe Laportek (Jumbo - Visma) lidergoari eutsi dio. Erorikoa izan du azken txanpan Laportek, baina ez du zauri larririk izan, eta etapa bukatu ahal izan du.

Esprintean erabaki da etapa, eta azken metroetan Pedersen izan da onena. Bryan Cocard (Cofidis) izan da bigarren, eta hirugarren amaitu du Wout Van Aertek (Jumbo - Visma).

Jardunaldiak hiru protagonista izan ditu hasierako kilometroetan; Thomas De Gendt, Owain Doull eta Alexis Gougeard. Hirurek erasoa jo eta kilometro asko eman dituzte lasterketaren buruan, baina tropelak erritmoa bizitu du garaipena esprintean erabaki zedin, eta helmugarako 26 kilometro falta zirenean harrapatu ditu ihesaldia osatu duten txirrindulariak. Ondoren, hamaika eraso saiakera izan dira, ibilbide gorabeheratsua horretarako aproposa zelako, baina batek ere ez du egin aurrera. Esprintean, Pedersen nagusitu da, eta danimarkarrak erdietsi du garaipena.

Sailkapen nagusiko lehen postuan jarraitzen du Christophe Laportek. Taldekide duen Wout Van Aert (Jumbo - Visma) dago bigarren postuan segundo bakarrera, eta hirugarren postua ere Jumbo - Vismako Primoz Roglicentzat da, liderrarekiko 9 segundora.

3. etapako sailkapena:

1 - PEDERSEN Mads (Trek - Segafredo) 4:23:29

2 - COQUARD Bryan (Cofidis) d. b.

3 - VAN AERT Wout (Jumbo-Visma) d. b.

4 - PHILIPSEN Jasper (Alpecin-Fenix) d. b.

5 - TURGIS Anthony (TotalEnergies) d. b.

6 - GIRMAY HAILU Biniam (Intermarce) d. b.

7 - WRIGHT Fred (Bahrain - Victorious) d. b.

8 - VAN POPPEL Danny (BORA - hansgrohe) d. b.

9- HAYTER Ethan (INEOS Grenadiers) d. b.

10 - MOLANO Juan Sebastián (UAE Team Emirates) d. b.

Sailkapen nagusia, 3. etapa amaitu ostean:

1 - LAPORTE Christophe (Jumbo-Visma) 11:34:44

2 - VAN AERT Wout (Jumbo-Visma) + 1"

3 - ROGLIC Primož (Jumbo-Visma) + 9"

4 - PEDERSEN Mads (Trek - Segafredo) + 29"

5 - COQUARD Bryan (Cofidis) + 33"

6 - LATOUR Pierre (TotalEnergies) + 33"

7 - ŠTYBAR Zdenek (Quick-Step) + 38"

8 - STUYVEN Jasper (Trek - Segafredo) + 39"

9 - VLASOV Aleksandr (BORA - hansgrohe) + 39"

10 - SÉNÉCHAL Florian (Quick-Step) + 39"