Itxi

Txirrindularitza

Giro Donne 2022

Bizkaia-Durango taldeak Italiako Giroan parte hartuko du

EITB Media

Emakumeen mailako Giroa, Giro Donne izena duena, ekainaren 30a eta uztailaren 10a artean jokatuko da. Italiako lasterketan egongo da Movistar taldea ere.

  • Bizkaia-Durango

    Bizkaia-Durango, artxiboko irudia. Argazkia: @BizkaiaDurango

2022ko Giro Donne lasterketa, emakumezkoen mailako Italiako Giroa, ekainaren 30a eta uztailaren 10a artean jokatuko da, eta bertan egongo dira Bizkaia-Durango eta Movistar taldeak.

WorldTeam mailako hamahiru taldek parte hartuko dute, Kontinental mailako hamar talderekin batera. Movistar WorlTeam mailakoa da; Bizkaia-Durango, aldiz, Kontinental mailakoa.

Lasterketak hamar etapa izango ditu, eta ibilbide guztiak batuta, 1002,6 kilometro pilatuko ditu.

2022ko Giro Donne lasterketako etapa guztiak:

1. etapa (Ekainak 30, osteguna): Cagliari-Cagliari (Erlojupekoa) (4,7 km)

2. etapa (Uztailak 1, ostirala): Villasimius-Tortolì (117,3 km)

3. etapa (Uztailak 2, larunbata): Cala Gonone-Olbia (112,7 km)

Atseden eguna: Uztailak 3, igandea

4. etapa (Uztailak 4, astelehena): Cesena-Cesena (120,9 km)

5. etapa (Uztailak 5, asteartea): Carpi-Reggio Emilia (123,4 km)

6. etapa (Uztailak 6, asteazkena): Sarnico-Bergamo (114,7 km)

7. etapa: (Uztailak 7, osteguna): Prevalle-Passo Maniva (113,4 km)

8. etapa (Uztailak 8, ostirala): Rovereto-Aldeno (92,2 km)

9. etapa (Uztailak 9, larunbata): San Michele All'Adige-San Lorenzo Dorsino (112,8 km)

10. etapa (Uztailak 10, igandea): Abano Terme-Padova (90,5 km)

Parte hartuko duten taldeak:

WorldTeam mailakoak:

BikeExchange-Jayco

Canyon // SRAM Racing

DSM

EF Education-TIBCO-SVB

FDJ Nouvelle-Aquitaine Futuroscope

Jumbo-Visma

Liv Racing Xstra

Movistar Team Women

Roland Cogeas Edelweiss Squad

SD Worx

Trek-Segafredo

UAE Team ADQ

Uno-X Pro Cycling Team

Kontinental mailakoak:

Aromitalia Basso Bikes Vaiano, BePink

Bizkaia–Durango

Ceratizit–WNT Pro Cycling Team

Cofidis Women Team

Colombia Tierra de Atletas GW Shimano

Isolmant – Premac – Vittoria

Mendelspeck

Servetto – Makhymo- Beltrami TSA

Top Girls Fassa Bortolo

Valcar – Travel & Service