Itxi

Txirrindularitza

23 talde eta 184 txirrindulari

Euskaltel-Euskadik eta Kern Pharmak aurtengo Vueltan hartuko dute parte

Agentziak | EITB Media

Antolatzaileek UCIren baimena lortu dute taldeen kopurua handitzeko. Caja Ruralek ez du gonbidapenik jaso.

  • Asier Etxebarria, Euskaltel-Euskadi. Argazkia: EFE

    Asier Etxebarria, Euskaltel-Euskadi. Argazkia: EFE

Espainiako Itzuliko 77. edizioa abuztuaren 19an hasi eta irailaren 11n amaituko da, eta 23 talde eta 184 txirrindulari hartuko ditu aurten.

Vueltako arduradunek UCIren baimena lortu dute, aurtengo edizioan behintzat, taldeen eta txirrindularien kopurua handitzeko.

Hori dela eta, Euskaltel-Euskadi, Kern Pharma eta Burgos-BH taldeek aurtengo edizioan aritzeko gonbidapena jaso dute. Caja Rural-Seguros RGA taldeak, ordea, ez du gonbidapenik jaso.

UCIk orain arte inskripzioetan ezarritako mugak zirela eta, ezin zuten talde eta txirrindulari gehiago gonbidatu. Aurten, baina, UCIren araudiaren 2.2.002 artikulua indarrik gabe utzi izanak aukera eman du talde eta txirrindularien kopurua handitzeko, eta, hori dela eta, Vueltan 184 ziklista izango dira 23 taldetan banatuta.

Aurten Utrechten (Herbehereak) abiatu eta Madrilen bukatuko da Espainiako Itzulia, eta UCI WorldTourreko 18 taldeak eta 2021ean UCI ProTeam mailan izandako bi talde onenak (Alpecin-Fenix eta Arkea-Samsic) arituko dira bertan; aipatutako 3 talde gonbidatuak gaineratuko zaizkie horiei, guztira, esan bezala, 23 taldeko tropela osatzeko.

2022ko Vueltan parte hartuko duten taldeak

UCI World Tour taldeak

AG2R Citroën Team, Astana Kazakhstan Team, Bahrain Victorious, Bora–Hansgrohe, Cofidis, EF Education–EasyPost, Groupama-FDJ, Ineos Grenadiers, Intermarche–Wanty-Gobert Matériaux, Israel-Premier Tech, Jumbo-Visma, Lotto Soudal, Movistar Team, Quick-Step Alpha Vinyl Team, BikeExchange-Jayco, DSM, Trek–Segafredo eta UAE Team Emirates.

UCI Pro Team taldeak

Alpecin-Fenix, Arkea-Samsic, Euskaltel-Euskadi, Kern Pharma eta Burgos BH.