Itxi

Txirrindularitza

2. ETAPA

Alexis Vuillermozek irabazi du etapa eta lider jarri da sailkapen nagusian

I. G. | EITB MEDIA

Esprintean Le Gac eta Skaarseth gainditu ditu, garaipena lortuz eta maillot horia eskuratuz.

3:28
Alexis Vuillermoz

Alexis Vuillermoz (TotalEnergies) frantziarrak irabazi du Dauphine Libereko Kriteriumeko bigarren etapa, 170 kilometro Saint-Peray eta Brives-Charensac artean, Anders Skaarseth norvegiarraren (Uno-X) eta Olivier Le Gac frantziarraren (Groupama-FDJ) aurretik.

Alexis Vuillermozek bederatzigarren garaipena lortu du bere palmareserako, bost txirrindulariko ihesaldi batean azkarrena izan ondoren, bigarren, hirugarren eta laugarren mailako mendateak izan dituen etapa batean.

Jumbo-Vismak eta Trekek azken kilometroetan egindako lana gorabehera, boskoteak etapa garaipena lehiatu du. Vuillermozek Le Gac herrikidea gainditu du azken metroetan eta Wout van Aert (Jumbo Visma) belgikarra buru zuen tropelari bost segundoko aldea aterata.

Hala, Vuillermozek sailkapen nagusiko liderraren maillot horia jantzi du, Anders Skaarsethekiko hiru segundoko aldearekin eta Olivier Le Gacekiko lau segundora.

Astearte honetan hirugarren etapa lehiatuko da Saint-Paulien eta Chastreix-Sancy artean (169 kilometro), hirugarren mailako mendate batekin, laugarren mailako beste batekin eta bigarren mailako etapa puntuagarriarekin (6,2 kilometro, % 5,6ko batez besteko aldaparekin).

Etapako sailkapena:

1 - VUILLERMOZ Alexis (TotalEnergies) 4:03:34

2 - SKAARSETH Anders (Uno-X Pro Cycling Team) d.b.

3 - LE GAC Olivier (Groupama - FDJ) d.b.

4 - VERMAERKE Kevin (Team DSM) d.b.

5 - DELAPLACE Anthony (Team Arkéa Samsic) d.b.

6 - VAN AERT Wout (Jumbo-Visma) +0:05

7 - HAYTER Ethan (INEOS Grenadiers) d.b.

8 - PAGE Hugo (Intermarché - Wanty - Gobert Matériaux) d.b.

9 - VENTURINI Clément (AG2R Citroën Team) d.b.

10 - RIABUSHENKO Alexandr (Astana Qazaqstan Team) d.b..

Sailkapen orokorra:

1 - VUILLERMOZ Alexis (TotalEnergies) 8:40:55

2 - SKAARSETH Anders (Uno-X Pro Cycling Team) +0:03

3 - LE GAC Olivier (Groupama - FDJ) +0:04

4 - VAN AERT Wout (Jumbo-Visma) +0:05

5 - VERMAERKE Kevin (Team DSM) +0:07

6 - HAYTER Ethan (INEOS) +0:09

7 - DELAPLACE Anthony (Team Arkéa Samsic) +0:10

8 - QUINN Sean (EF) +0:11

9 - BOUET Maxime (Team Arkéa) +0:12

10 - HUYS Laurens (Intermarché) +0:13