Itxi

Txirrindularitza

Suitzako Itzulia, 7. etapa

Thibaut Pinotek irabazi du azkenaurreko etapa, Oscar Rodriguez nafarraren aurretik

EITB MEDIA

Ion Izagirre gipuzkoarra izan da lasterketako liderra azken zatian, baina bi kilometroren faltan atzetik zuen taldeak harrapatu egin du eta garaipena kendu dio.

  • Thibaut Pinot

    Thibaut Pinot. Irudia: EFE

Thibaut Pinot (Groupama) frantziarrak irabazi du Suitzako Itzuliko zazpigarren etapa, Ambri eta Malbun artean (194,6 km). Sergio Higuita (Bora Hansgrohe) kolonbiarrak jantzi du liderraren elastiko horia azken erlojupekoaren faltan.

Pinot indartsuena izan da mendiko jardunaldia markatu duen ihesaldian, azken igoerara 3 minutu baino gehiagoko errentarekin iritsiz.

Txirrindulari galiarra bakarrik aurkeztu da gailurrean 5:06:39ko markarekin; ondoren Oscar Rodriguez nafarra (Movistar), 26 segundora, eta Aleksey Lutsenko kazakhstandarra (Astana) 38ra.

Faboritoak erasora animatu dira, batez ere Sergio Higuita lider berria. Medellingo txirrindulariak erasoa jo du igoerako azken zatian, helmugatik 2 kilometrora, eta maillot horira eskuratu du. Pinotetik 1:19ra zeharkatu du meta.

Ion Izagirre gipuzkoarra izan da lasterketako liderra azken zatian, baina bi kilometroren faltan atzetik zuen taldeak harrapatu egin du eta garaipena kendu dio.

Igande honetan zortzigarren eta azken etapa jokatuko da banakako erlojupeko modalitatean. 25,6 kilometroko ibilbidea izango du eta Liechtensteingo Printzerriko Vaduz hiriburuan hasi eta amaituko da.

CLASIFICACIÓN DE LA ETAPA

1-. PINOT Thibaut (Groupama - FDJ) 5:06:39

2-. ODRÍGUEZ Óscar (Movistar Team) +0:25

3-. LUTSENKO Alexey (Astana Qazaqstan Team) +0:38

4-. HIGUITA Sergio (BORA - hansgrohe) +1:19

5-. THOMAS Geraint (INEOS Grenadiers) +1:30

6-. PRODHOMME Nicolas (AG2R Citroën Team) +1:40

7-. FUGLSANG Jakob (Israel - Premier Tech) +1:48

8-. POZZOVIVO Domenico (Intermarché - Wanty - Gobert Matériaux) +1:59

9-. REICHENBACH Sébastien (Groupama - FDJ) +2:09

10-. POWLESS Neilson (EF Education-EasyPost) +2:19

13-. IZAGIRRE Ion (Cofidis) +2:32

CLASIFICACIÓN GENERAL

1-. HIGUITA Sergio BORA - hansgrohe 32:38:38

2-. THOMAS Geraint INEOS Grenadiers +0:02

3-. FUGLSANG Jakob Israel - Premier Tech +0:19

4-. POWLESS Neilson EF Education-EasyPost +1:16

5-. POZZOVIVO Domenico Intermarché - Wanty - Gobert Matériaux +1:37

6-. REICHENBACH Sébastien Groupama - FDJ +2:09

7-. KÜNG Stefan Groupama - FDJ +2:49

8-. JUNGELS Bob (AG2R Citroën Team) +2:31

9-. GROßSCHARTNER Felix BORA - hansgrohe +2:47

10-. LEKNESSUND Andreas Team DSM +2:59