Itxi

Txirrindularitza

POLONIAKO TOURRA

Pello Bilbao, bigarren postuan Poloniako Tourreko 3. etapan Sergio Higuita lider berriaren atzetik

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Bizkaitarra irabazlearen denbora berarekin iritsi da, baina kolonbiarra nagusitu da azken esprintean.

7:38
Poloniako Itzuliko 3. etapa

Sergio Higuita (BORA) kolonbiarrak ezin hobeto ospatu du bere 25. urtebetetzea, Krasnik eta Przemysl artean (237,9 km) jokatu den Poloniako Itzuliko hirugarren etapan garaipena lortuta. Gainera, sailkapen nagusiko lider berria da, eta Pello Bilbao, bigarrena.

Sergio Higuitak 5:25:46-ko denborarekin irabazi du Przemyslgo helmugan. Haren atzetik sartu dira Pello Bilbao (Bahrain) eta Quinten Hermans (Intermarché) belgikarra, bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren.

Azken 35 kilometroetan, hirugarren mailako bi mendate eta bigarren mailako bat zituen etapak, baita helmugaraino heltzen zen kilometro eta erdiko azken igoera gogor bat ere. Higuitak gisa horretako amaieratan duen iaiotasuna erakutsi du.

Irabazlearen denbora berarekin iritsi den taldean Richard Carapaz (INEOS) ekuadortarra zegoen, hamahirugarren postuan sartu dena.

Sailkapen nagusian, Higuita da nagusi, 15:31:00-ko markarekin; lau segundoko aldea du Pello Bilbaorekin eta seikoa Hermansekin. Carapaz zazpigarren da, hamar segundora.

Astearte honetan, laugarren etapa egingo da Lesko eta Sanok artean, 179,4 kilometrokoa, oso bihurgunetsua eta bigarren mailako hiru mendaterekin, azkena, helmugarako 30 bat kilometrora.

3. ETAPAKO SAILKAPENA:

1 - HIGUITA Sergio (BORA) 5:25:46

2 - BILBAO Pello (Bahrain) d.b.

3 - HERMANS Quinten (Intermarché) d.b.

4 - SOBRERO Matteo (BikeExchange) d.b.

5 - PACHER Quentin (Groupama) d.b.

6 - SCHMID Mauro (Quick-Step) d.b..

7 - GALL Felix (AG2R) d.b.

8 - WILLIAMS Stephen (Bahrain) d.b.

9 - HAMILTON Lucas (BikeExchange) d.b..

10 - ULISSI Diego (UAE) d.b.

SAILKAPEN NAGUSIA:

1 - HIGUITA Sergio (BORA) 15:31:00

2 - BILBAO Pello (Bahrain) +0:04

3 - HERMANS Quinten (Intermarché) +0:06

4 - HAYTER Ethan (INEOS) +0:10

5- ULISSI Diego (UAE) d.b.

6 -SOBRERO Matteo (BikeExchange) d.b.

7- CARAPAZ Richard (INEOS) d.b.

8 - SCHMID Mauro (Quick-Step) d.b.

9 - PACHER Quentin (Groupama) d.b.

10 - HAMILTON Lucas (BikeExchange) d.b.