Itxi

Txirrindularitza

1. etapa

Buitrago, Burgosko Itzuliko lehen liderra

AGENTZIA | EITB MEDIA

Kolonbiarra lehenengoa izan da Alto del Castillora iristen eta Burgosko Itzuliko lehen etapa irabazi du.

  • Santiago Buitrago garaipena ospatzen.

    Santiago Buitrago garaipena ospatzen. EITBko bideo batetik hartutako irudia

Santiago Buitrago (Bahrain) kolonbiarra da Burgosko Itzuliko lehen liderra, Burgosen hasi eta bukatu den 157 kilometroko lehen etapa irabazita.

22 urteko txirrindulariak, hasiera batean Mikel Landaren babeslea zenak, Ruben Guerreiroren (EF) erasoari erantzun dio azken igoerako % 9rainoko aldapetan eta bakarrik heldu da Burgosko gaztelura. Ruben Guerreiro bigarren izan da helmugan.

Nahiko etapa lasaian, tropelaren lana ihesaldiak kontrolatzera mugatu da; alabaina, Alto del Castilloko azken igoerara hurbiltzean (batez besteko % 5,2ko pendiza eta ia % 10erainoko aldapak dituen 900 metroko malda), erritmoa eta tentsioa areagotu egin dira.

Guerreiro izan da erasotzen lehena, baina Buitragok izan ditu hanka sendoenak. Hala, Guerreiro harrapatu eta aurrera egin du beste inork ezin izan diolarik jarraitu. Galtzada-harrizko zoruan, azken arrapala baino lehen, argi izan du kolonbiarrak etaparen garaipena berea zela, eta lasterketaren 44. edizioko lehen liderra izango zela.

Eguneko ihesaldia Jesus Ezquerrak (Burgos-BH), Xabier Mikel Azparrenek (Euskaltel-Euskadi) eta Diego Pablo Sevillak (EOLO) egin dute, eta nahiz eta Azparren izan den helmugarako 77 kilometrorekin buruan bakarrik geratu dena, hirukoteak berriro bat egin du eta ihesaldiari eutsi dio, pelotoiak amaieratik 13 kilometrora harrapatu dituen arte.

1. etapako sailkapena:

1 - BUITRAGO Santiago (Bahrain) 3:41:31

2 - GUERREIRO Ruben (EF) +0:03

3 - GEOGHEGAN HART Tao (INEOS) d.b.

4 - HINDLEY Jai  (BORA) d.b.

5 - NIBALI Vincenzo (Astana) +0:05

6 - KELDERMAN Wilco (BORA) +0:06

7 - GARCÍA CORTINA Iván (Movistar) d.b.

8 - VAN WILDER Ilan (Quick-Step) d.b.

9 - SIVAKOV Pavel (INEOS) d.b.

10 - TOUZÉ Damien (AG2R) d.b.

SAILKAPEN NAGUSIA:

1 - BUITRAGO Santiago (Bahrain) 3:41:31

2 - GUERREIRO Ruben (EF) +0:03

3 - GEOGHEGAN HART Tao (INEOS) d.b.

4 - HINDLEY Jai  (BORA) d.b.

5 - NIBALI Vincenzo (Astana) +0:05

6 - KELDERMAN Wilco (BORA) +0:06

7 - GARCÍA CORTINA Iván (Movistar) d.b.

8 - VAN WILDER Ilan (Quick-Step) d.b.

9 - SIVAKOV Pavel (INEOS) d.b.

10 - TOUZÉ Damien (AG2R) d.b.