Itxi

Txirrindularitza

Kontratu berritzea

Juan Ayusok 2028ra arte berritu du kontratua UAE Emiratesekin

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Kataluniarrak profesional mailako bere lehen garaipena lortu zuen Getxon eta sei egun beranduago kontratua luzatu du talde arbiako.

  • Juan Ayuso Getxon.

    Juan Ayuso Getxon. Argazkia: EFE

UAE Emirates taldeak larunbat honetan iragarri duenez, Juan Ayusorekin (Bartzelona, 2002) zuen kontratua 2028ra arte luzatuko du, Bartzelonako txirrindulariak Getxoko Zirkuituan (Bizkaia) profesional mailan bere lehen garaipena lortu ostean.

"UAE Team Emirates pozik dago Juan Ayusoren kontratuaren luzapena iragartzeaz, 2028aren amaierara arte berritu baitu. 2021aren erdialdean sartu zen taldean, talentu gazteak garatzeko epe luzerako planen barruan", azaldu du taldeak bere orrialde ofizialean.

UAE Emiratesek azpimarratu duenez, Ayusok, "profesionaletan lehen denboraldia duen arren eta zirkuituko gazteenetako bat izanda, bere lehen garaipena lortu du Getxoko Zirkuituan".

Ayusok 19 urte ditu, eta taldeko izarra den Tadej Pogacarrekin batera arituko da datozen urteetan.