Itxi

Txirrindularitza

GARAIPENA

Alex Aranburu Limousingo Tourreko lider, bigarren etapa irabazita

EITB MEDIA

Ezkio-Itsasoko txirrindularia esprintean nagusitu da, eta sailkapeneko buru jarri da bigarranarekiko 4 segundoko aldearekin.

  • Alex Aranburu

    Alex Aranburu. Argazkia: Movistar

Alex Aranburu (Movistar) gipuzkoarrak irabazi du Limousingo Tourreko bigarren etapa, Le Grand Perigueux, Champcevinel eta Ribérac artean jokatu dena (184,7 km).

Ezkio-Itsasoko txirrindularia izan da azkarrena esprintean erabaki den jardunaldian, aurreko egunean hirugarren tokian amaitu ostean. Movistarrekoaren atzetik sartu dira Eduard-Michael Grosu errumaniarra (Drone-Hopper) eta Clément Venturini frantziarra (AG2R).

Gaurko garaipena lortzeaz aparte, Aranburuk lasterketako lidergoa eskuratu du. Une honetan, lau segundoko tartea dauka lehen etapa irabazi zuen Julien Simonekiko (TotalEnergies), eta bost, Matteo Trentin italiarrarekiko.

Gaurkoa Alex Aranburuk 2022an lortzen duen lehen garaipena da, bere ibilbideko laugarrena.

Limousingo Tourreko hirugarren etapa ostegun honetan izango da, Donzenac eta Malemort arteko 181,7 kilometroko ibilbideari jarraituz.

2. ETAPAKO SAILKAPENA:

1 - ARANBURU Alex Movistar Team 04:29:07

2 - GROSU Eduard-Michael (Drone Hopper) d.b.

3 - VENTURINI Clement (AG2R) d.b.

4 - TRENTIN Matteo (UAE) d.b.

5 - GARCIA CORTINA Ivan (Movistar) d.b.

6 - SERRANO Gonzalo (Movistar) d.b.

7 - FIORELLI Filippo (Bardiani) d.b.

8 - GIRMAY Biniam (Intermarché) d.b.

9 - ALBANESE Vincenzo (EOLO-Kometa) d.b.

10 - MENTEN Milan (Bingoal) d.b.


SAILKAPEN NAGUSIA:

1 - ARANBURU Alex (Movistar) 8:28:35

2 - SIMON Julien (TotalEnergies) +0:04

3 - TRENTIN Matteo (UAE) +0:05

4 - GUEGAN Maël (Team U Nantes Atlantique) d.b.

5 - GROSU Eduard-Michael (Drone Hopper) +0:08

6 - URRUTY Maxime (Nice Métropole Côte d'Azur) d.b.

7 - DUJARDIN Sandy (TotalEnergies) +0:09

8 - VENTURINI Clement (AG2R Citroën) +0:10

9 - ALBANESE Vincenzo (EOLO-Kometa) +0:12

10 - MOLLY Kenny (Bingoal) d.b.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena