Itxi

Txirrindularitza

Espainiako Itzulia (2. etapa)

Sam Bennettek etapa garaipena bereganatu du esprintean eta Teunissen da lider berria

EITB Media

Irlandarra nagusitu da Espainiako Itzuliko bigarren etapan, esprintean Pedersen eta Merlier mendean hartuta. Mike Teunissenek jantzi du liderraren elastikoa.

  • Sam Bennett

    Sam Bennett, garaipena ospatzen. Argazkia: EFE

Sam Bennettek (Bora Hansghohe) irabazi du Espainiako Itzuliko bigarren etapa, larunbat honetan (abuztuak 20) Hertogenbosch eta Utrecht artean egin dena, eta 175,1 kilometroko ibilbidea izan duena. Mike Teunissen (Jumbo Visma) da lasterketako lider berria.

Bennettek esprintean lortu du garaipena, Mads Pedersen (Trek-Segafredo) eta Tim Merlier (Alpecin Deceuninck) mendean hartuta. Mike Teunissen laugarren izan da eta liderraren elastikoa jantzi du. Lehen etaparen ostean liderra izan zen Robert Gesink (Jumbo Visma) tropela baino 43 segundo beranduago helmugaratu da.

Alejandro Valverdek (Movistar)erorikoa izan du helmugarako 700 metro falta zirenean, baina ez du zauri larririk izan. Bestalde, Luis Angel Mate (Euskaltel Euskadi) eguneko protagonistetako bat izan da, ihesaldian egon delako, baina tropelak harrapatu egin du azken kilometroetan.

Sailkapen nagusiko lehen postuan da Teunissen. Taldekide dituen Edoardo Affini (bigarren), Sam Oomen (hirugarren), Primoz Roglic (laugarren) eta Sapp Kuss (bosgarren) ditu atzetik. Ethan Hyter (Ineos Grenadiers) dago seigarren postuan 12 segundora, eta Richard Carapaz (Ineos Grenadiers) da zazpigarren 13 segundora.

2. etapako sailkapena:

1 - BENNETT Sam (BORA - hansgrohe) 3:49:34

2 - PEDERSEN Mads (Trek) d. b.

3 - MERLIER Tim (Alpecin) d. b.

4 - TEUNISSEN Mike (Jumbo) d. b.

5 - ACKERMANN Pascal (UAE) d. b.

6 - MCLAY Daniel (Arkea) d. b.

7 - EINHORN Itama (Israel) d. b.

8 - STEWART Jake (Groupama) d. b.

9 - DEGENKOLB John (DSM) d. b.

10 - GROVES Kaden (BikeExchange) d. b.

Sailkapen nagusia:

1 - TEUNISSEN Mike (Jumbo) 4:14:14

2 - AFFINI Edoardo (Jumbo) d. b.

3 - OOMEN Sam (Jumbo) d. b.

4 - ROGLIC Primož (Jumbo) d. b.

5 - KUSS Sepp (Jumbo) d. b.

6 - HAYTER Ethan (INEOS) +0:12

7 - CARAPAZ Richard (INEOS) +0:13

8 - SIVAKOV Pavel (INEOS) d. b.

9 - RODRIGUEZ Carlos (INEOS) d. b.

10 - EVENEPOEL Remco (Quick-Step) +0:14