Itxi

Txirrindularitza

ESPAINIAKO ITZULIA

Marc Solerrek lortu du garaipena Bilbon

AGENTZIAK | EITB MEDIA

UAEko txirrindulari kataluniarra gailendu da Bilboko Kale Nagusian, Espainiako Vueltako bosgarren etapan, ihes egindako talde bati segundo gutxi batzuk aterata.

  • Marc Soler, Bilbo kale Nagusian kokatutako helmuga gurutzatzen

    Marc Soler, Bilbo kale Nagusian kokatutako helmuga gurutzatzen. Argazkia: EFE

Marc Soler (UAE Emirates) kataluniarrak irabazi du Espainiako Vueltako bosgarren etapa, Irun eta Bilbo artean jokatu dena (187,2 kilometro). Jardunaldiak lider aldaketa ekarri du, Rudy Molard (Groupama FDJ) frantziarrak liderraren elastikoa jantzi baitu.

Ganguren tontor gaineko bigarren pasaeran (helmugatik 16 kilometrora) ihes eginda igaro ostean, txirrindulari kataluniarrak Bilboko helmugara bakarka iristeko ahalmena izan du. Bertan, lau segundoko aldea atera dio 10 txirrindulariz osatutako taldetxoari. Euren arteko esprintean Daryl Impey hegoafrikarra (Israel) eta Fred Wrigth britainiarra (Bahrain) izan dira azkarrenak, hurrenez hurren.

Liderraren taldea (Jumbo Visma) buruan zuela heldu da tropel Nagusia helmugara, irabazlearengandik 5:09ra. Sailkapen nagusian aldaketak izan dira, ihesaldian parte hartu duen Rudy Molard frantziarra (Groupama) baita orain lider berria. Haren ostean, Wrigth dago, 2 segundora eta Nikias Arndt alemaniarra (BikeExchange) 1:09 minutura.

Espainiako Itzuliko seigarren etapak Bilbotik San Miguel de Aguayora (Pico Jano) eramango du tropela ostegun honetan (181,2 kilometro).

5. ETAPAKO SAILKAPENA:

1 - SOLER Marc (UAE) 4:15:23

2 - IMPEY Daryl (Israel) +0:04

3 - WRIGHT Fred (Bahrain) d.b.

4 - MOLARD Rudy (Groupama) d.b.

5 - CRADDOCK Lawson (Team BikeExchange) d.b.

6 - ARNDT Nikias (Team DSM) d.b.

7 - LANGELLOTTI Victor (Burgos-BH) d.b.

8 - PRONSKIY Vadim (Astana) d.b.

9 - MÜHLBERGER Gregor (Movistar) d.b.

10 - ADRIÀ Roger (Kern Pharma) d.b.


SAILKAPEN NAGUSIA:

1 - MOLARD Rudy (Groupama) 16:07:22

2 - WRIGHT Fred (Bahrain) +0:02

3 - ARNDT Nikias (DSM) +1:09

4 - CRADDOCK Lawson (BikeExchange) +2:27

5 - ROGLIC Primož (Jumbo) +4:09

6 - KUSS Sepp (Jumbo) +4:22

7 - SIVAKOV Pavel (INEOS) +4:35

8 - GEOGHEGAN HART Tao (INEOS) d.b.

9 - EVENEPOEL Remco (Quick-Step) +4:36

10 - CARAPAZ Richard (INEOS) +4:42