Itxi

Txirrindularitza

Espainiako Vuelta (20. etapa)

Carapaz, errege Navacerradan; Evenepoelek Vueltako azken garaipena bermatu du

EITB Media

Richard Carapazek irabazi du Espainiako Vueltako 20. etapa eta bere hirugarren du 2022 edizioan. Remco Evenepoelek bi segundo besterik ez ditu galdu aurkari zuzenekiko eta lasterketako irabazlea izango da igandeko azken etaparen ostean.

  • Richard Carapaz

    Richard Carapaz, 20. etapako irabazlea. Argazkia: EFE

Richard Carapazek (INEOS Grenadiers) irabazi du Espainiako Vueltako 20. etapa, azken-aurrekoa, larunbat honetan (irailak 10). Remco Evenepoelek (Quick-Setp Alpha Vinyl) sailkapen nagusiko lehen postua bermatu du.

Carapaz izan da onena azken igoeran eta lehena izan da helmuga gurutzatzen. Bigarren postua Thymen Arensmanentzat (DSM) izan da, 9 segundora. Faboritoen multzoan helmugaratu dira Juan Ayuso (UAE Emirates) y Miguel Ángel López (Astana), 13 segundora. Bi segundo beranduago sartu da Evenepoel.

Navacerradan hautsi da lasterketa, Soler, Stannard, Meurisse, Navarro, Fernandez eta Guglielmi txirrindulariek tropeletik ihes egin eta gero. Atzetik jarritu dio beste taldetxo batek eta bertan zeuden Valverde, Nibali eta Carapaz, besteak beste. Evenepoelen taldetxoa atzean geratu da, belgikarrak taldekide guztiak galdu dituelarik.

Etapako bigarren mendatea, Navafria,n Solerrek egin du aurrera Stannardekin eta 50 segundora amaitu dute igoera Maderrek, Pinoek eta Muhlbergerrek. Valverderen eta Carapazen taldea, 1'39"; liderrarena, aldiz, 5 minutura.

Canencian zortzikote batek egin du aurrera, eta igoeraren amaieran Rohan Dennisek Carapaz gainditu du. Morcuerako igoeran erasoa jo du Meintjesek eta Carapazek eta Sergio Higuitak (Bora-hansgrohe) erantzun diote. Faboritoen tropelean Enric Masen eta Juan Ayusoren saiakerek ez diote min egin Evenepoeli. Azken mendatean, Cotosen, Carapazen eta Higuita kolonbiarraren arteko lehia polita ikusi da. Ekuadorrekoak erasoa jo du helmugarako 500 metro falta zirenean, Higuitak ezin izan dio jarraitu eta garaipena erdietsi du.

Evenepoelek ondo eutsi du faboritoen tropelean. Sailkapen nagusiko lehen postuan da Remco Evenepoel. Belgikarrak 2'07" ateratzen dio bigarren den Enric Masi eta 5'14" hirugarren postuan den Juan Ayusori.

20. etapako sailkapena:

1 - CARAPAZ Richard (INEOS) 4:41:34

2 - ARENSMAN Thymen (DSM) +0:08

3 - AYUSO Juan (UAE) +0:13

4 - HINDLEY Jai (BORA) d. b.

5 - MAS Enric (Movistar) d. b.

6 - EVENEPOEL Remco (Quick-Step) +0:15

7 - MEINTJES Louis (Intermarche) d. b.

8 - LÓPEZ Miguel Ángel (Astana) d. b.

9 - ALMEIDA João (UAE) +0:17

10 - HIGUITA Sergio (BORA) +0:32

Sailkapen nagusia:

1 - EVENEPOEL Remco (Quick-Step) 78:00:12

2 - MAS Enric (Movistar) +2:07

3 - AYUSO Juan (UAE) +5:14

4 - LOPEZ Miguel Angel (Astana) +5:56

5 - ALMEIDA João (UAE) +7:16

6 - ARENSMAN Thymen (DSM) +7:56

7 - RODRÍGUEZ Carlos (INEOS) +7:57

8 - O'CONNOR Ben (AG2R) +10:30

9 - URAN Rigoberto (EF Education) +11:04

10 - HINDLEY Jai (BORA) +12:01