Itxi

Txirrindularitza

SEIGARREN DENBORALDIA

Lourdes Oyarbidek Movistarren jarraituko du 2023an

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Horrela, Arabako txirrindulariak seigarren denboraldia talde berean, 2018an bertan korritzeari ekin zionetik.

  • Lourdes Oyarbide

    Lourdes Oyarbide. Foto: Imagen obtenida de un vídeo de EITB

Lourdes Oyarbidek Movistar Teameko kide izaten jarraituko du 2023an, eta, hartara, sei denboraldiko ibilbidea osatuko du talde berean, 2018an bertan korritzeari ekin zionetik.

Horrenbestez, Oyarbidek (Asparrena, Araba; 1994) Annemiek van Vleutenen eskutik Giroa, Tourra eta Espainiako Vuelta irabazi dituen taldeko partaide garrantzitsua  izaten segituko du.

Arabarrak ia berrogeita hamar lehiaketa-egun eman ditu bizikleta gainean, besteak beste, bere lehen Paris-Roubaix klasikoa edota Euskal Herriko errepideetan izandako WorldTour lasterketan parte hartu du, baita Britainia Handiko, Ardèche edo Eskandinaviako lasterketetan ere (azken horretan, esaterako, distira egin zuen zenbait tartetan ihesean ibilita). Horrez gain, Espainiako selekzioarekin Europako edo Mediterraneoko Jokoetan izan da, eta laster jokatzekoa den Munduko txapelketan ere egongo da.