Itxi

Txirrindularitza

Fitxaketak

Naia Amondarain eta Mireia Trias Laboral Kutxan arituko dira

I. G. | EITB MEDIA

Era berean, Mireia Arriazuk eta Ariana Gilabertek denboraldi baterako berritu dute, 2023ra arte.

  • Naia Amondarain

    Naia Amondarain. Irudia: @LABORALkTeam

Naia Amondarainek, bi denboraldirako (2023 eta 2024) eta Mireia Triasek baterako (2023) sinatu dute Laboral Kutxa taldearekin. Horrela, Euskadi Fundazioko emakumezkoen talde profesionalak aurtengo 23 urtez azpiko Espainiako Txapelketako podiuma izango du. Bestalde, Mireia Arriazuk eta Ariana Gilabertek kontratuak berritu dituzte eta beste denboraldi batez jarraituko dute euskal taldean.

Idoia Erasok urrea lortu zuen Mallorcan; Amondarainek zilarra eta Triasek brontzea. Datorren denboraldian, 2024tik aurrera WorldTour talde bat izan nahi duen harrobiko proiektu baten kolore berdinak defendatuko dituzte hirurek.

"Pozik nago proiektu honetan eta talde honetan parte hartzeagatik. Sopelan hiru urte eman ondoren, horrelako aldaketa batek ziurgabetasuna ematen dizu, kasu honetan positiboa. Gogo handia dut lankideak ezagutzeko, taldea osatzeko eta aurrera egiten jarraitzeko. Dena emateko gogoa daukat eta taldeko eta banakako helburuak lortzea espero dut", adierazi du Amondarainek.

Espainiako txapeldunordea eta 23 urtez azpiko Euskadiko txapelduna izan da 2022an, eta Itzulia, Europako Txapelketa edo Ardècheko Tourra bezalako lasterketetan parte hartu du. Horrez gain, Amondarain pistan ere nabarmentzen da, aurten Espainiako Txapelketetan hiru urrezko domina eskuratuta.

Era berean, Arriazuk eta Gilabertek denboraldi baterako berritu dute, 2023ra arte. Nafar gaztea erabat sendatuta dago ekainean Valladoliden Espainiako Kopako proban izandako eroriko larritik.