Itxi

Txirrindularitza

IBILBIDEA

2023ko Vuelta urtarrilaren 10ean aurkeztuko da

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Aurkezpen ekitaldia Bartzelonan dagoen Kataluniako Musika Jauregian izango da, 19:30ean.

  • Remco Evenepoel

    Remco Evenepoel. Argazkia: EFE

2023ko Espainiako Vueltako 78. edizioak, abuztuaren 26an Bartzelonatik atera eta urriaren 17an Madrilera helduko denak, urtarrilaren 10ean jakinaraziko du bere ibilbidea Kataluniako Musika Jauregian egingo den aurkezpenean.

Auditoriumak Vueltaren ibilbidea plazaratzeko agertoki gisa balioko du. Hartara, antolatzaileek 2023ko edizioko 21 etapak zein herritatik igaroko den iragarriko dute.

Edizio honetan, berriz ere, azken jardunaldira arte ibilbidea kirol-interesari eustera bideratuko dituzten berrikuntzen alde egingo dute. 2022ko edizioko irabazlea Remco Evenepoel belgikarra izan zen.