Txirrindularitza
XXXII. EDIZIOA
Alaphilippe, 2023ko Mallorcako Challenge probako txirrindularien buru
A. A. | EITB MEDIA
Guztira 22 taldek hartuko dute parte, tartean Euskaltel Euskadi, Kerm Pharma eta Caja Rural.
-
Mallorca Challenge Trofeo Calvià 1. etapa. Argazkia: ChallengeMallorca
Mallorcako Challenge txirrindularitza probaren XXXII. edizioa asteazken honetan, urtarrilak 25, hasi eta igandera arte, urtarrilak 29ra arte, luzatuko da. Guztira 22 taldek parte hartuko dute: zortzi UCI World Tour mailakoak izango dira, beste hamabi Pro Teams mailakoak, horien artean Euskaltel Euskadi, Kerm Pharma eta Caja Rural, eta lau kontinental mailakoak.
Denboraldiko lehen pedalkadak emango dituzten izen ospetsuenen artean Julian Alaphilippe dago, errepideko txirrindularitzako munduko txapeldun bikoitza (2020 eta 2021), baita Juan Sebastian Molano kolombiarra ere, 2022ko Espainiako Itzuliko azken etapako irabazlea; horrez gain, Luis Mas (Movistar Team) espainiarra, Guillaume Martin (Cofidis), Warren Barguil (Team Arkea Samsic) eta Remi Cavagna (Soudal Quick-Step) frantziarrak; Thomas De Gent (Lotto Dstny) belgiarra, Biniam Girmany (Interarche-Circus-Wanty) eritrearra eta Emanuel Buchmann (Bor-hansgrohe) alemaniarra ere azpimarratzeko moduko izenak izango dira.
PARTE HARTZEN DUTEN TALDEAK:
UCI World Tour:
Movistar Team
Soudal Quick-Step
UAE Team Emirates
Bora Hansgrohe
Cofidis
EF Education – Easypost
Intermarché – Circus – Wanty
Team Arkea Samsic
UCI Pro Team:
Lotto DSTNY
Israel – Premier Tech
Caja Rural Seguros RGA
Eolo Kometa
Burgos BH
Green Project – Bardiani CSF – Faizanè
Euskaltel Euskadi
Kern Pharma
Team Flanders – Baloise
Human Powered Health
UCI Continental:
Electro Hiper Europa Team
Java Kiwi Atlantico Cabo de Peñas
Project Echelon Racing
Selección Española de Pista
Ibilbideari dagokionez, bost proba izango ditu, honela banatuta:
1 - Calvia (Palmanova-Palmanova) (150,1 km)
2 - Ses Salines-Alcudia (158,6 km)
3 - Andratx-Mirador D'Es Colomer (Pollensa) (160,9 km)
4 - Serra de Tramuntana (Lloseta-Lloseta) (155,5 km)
5 - Palma-Palma (141,3 km)
Argazkiak: Challenge Mallorca