Itxi

Txirrindularitza

Lehenengo etapa

Biniam Girmayk Altean irabazi du, eta Valentziako Itzuliaren lehen liderra da

EITB MEDIA

Etapa esprintean erabaki da. Alex Aranburu bosgarren sartu da, eta Euskaltel-Euskadiko Antonio Jesus Sotok seigarren postua lortu du.

5:00
Valentziako Erkidegoko Itzulia

Intermarché-Circus-Wanty taldeko Biniam Girmay txirrindulari eritrearrak 2023ko Valentziako Itzuliaren lehen etapa irabazi du asteazkenean, Altean, eta, ondorioz, lasterketako lehen liderra da. Etapa esprintean erabaki da, eta, bertan, Alex Aranburu Movistar taldeko gipuzkoarra bosgarren sartu da, eta Euskaltel-Euskadiko Antonio Jesus Soto murtziarrak seigarren postua lortu du. Caja Rural taldeko Fernando Barcelo zortzigarren iritsi da.

Girmayk urrundik jo du erasoa, esprintean, tokirik onena erdietsita, eta Jumbo-Vismako Olav Kooij txirrindulariari gailendu zaio. Milek Landaren eta Pello Bilbaoren Bahrain-Victorious taldea ibili da lanean azken kilometroetan, baina eritrearrak nagusitasun handia erakutsi du helmugan. Movistarrek hiru gizon kokatu ditu lehen bost postuetan: Ivan Garcia Cortina hirugarrenean, Jose Joaquin Rojas laugarrenean, eta Alex Aranburu.

Bigarren etapa Noveldatik irtengo da, eta Pinos mendatean amaitu, 178,2 kilometroren buruan. Mendiko etapa izango da, eta zazpi mendate igo beharko dituzte txirrindulariek.

LEHEN ETAPAKO SAILKAPENA

1 - GIRMAY Biniam (Intermarche) 4:38:11

2 - KOOIJ Olav (Jumbo) d. b.

3 - GARCIA CORTINA Ivan (Movistar) d. b.

4 - ROJAS Jose Joaquin (Movistar) d. b.

5 - ARANBURU Alex (Movistar) d. b.

6 - SOTO Antonio Jesus (Euskaltel-Euskadi) d. b.

7 - BATTISTELLA Samuele (Astana) d. b.

8 - BARCELO Fernando (Caja Rural) d. b.

9 - BENDIXEN Louis (Uno-X) d. b.

10- CICCONE Giulio (Trek-Segafredo) d. b.

SAILKAPEN NAGUSIA

1 - GIRMAY Biniam (Intermarche) 4:38:11

2 - KOOIJ Olav (Jumbo) + 0:04

3 - GARCIA CORTINA Ivan (Movistar) + 0:06

4 - ROJAS Jose Joaquin (Movistar) + 0:10

5 - ARANBURU Alex (Movistar) + 0:10

6 - SOTO Antonio Jesus (Euskaltel-Euskadi) + 0:10

7 - BATTISTELLA Samuele (Astana) + 0:10

8 - BARCELO Fernando (Caja Rural) + 0:10

9 - BENDIXEN Louis (Uno-X) + 0:10

10- CICCONE Giulio (Trek-Segafredo) + 0:10