Itxi

Txirrindularitza

3. etapa

Miguel Indurain O Gran Camiñora itzuliko da larunbat honetan

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Frantziako Tourra 5 aldiz irabazi zuen txirrindulari nafarrak bizikletan egingo ditu hirugarren etapako azken kilometroak.

  • Miguel Indurain

    Miguel Indurain. Artxiboko argazkia: EITB Media

Miguel Indurain txirrindulari ohiak, Frantziako Tourra 5 aldiz irabazi zuen nafarrak, O Gran Camiñoko hirugarren etapako azken kilometroak egingo ditu bizikletan larunbat honetan.

Indurain hirugarren etapako helmugan egongo da eta erregulartasunaren maillota emango du, baina aurretik bizikletara igoko da Ourense probintziako ibilbidearen azken kilometroak egiteko.

Galiziako lurretan pedalei eragingo die berriro, iazko esperientziaren ondoren, O Barco de Valdeorrasetik abiatuko den tropel txiki batekin batera. Puntu horretatik, Indurainek azken 68 kilometroak egingo ditu, 1.200 metroko desnibela pilatuta eta Santa Maria gaina gaindituta, Alto do Casteloko helmugaraino.