Itxi

Txirrindularitza

Martxoaren 6tik 12ra

Tirreno-Adriatiko 2023: etapen profilak, ibilbidea eta parte-hartzaileak

EITB MEDIA

Primoz Roglic esloveniarraren eta Wout Van Aert belgikarraren estreinaldia izango da 2023ko denboraldian; biak ala biak izango dira Jumbo-Vismako taldeburuak. Mikel Landa eta Alex Aranburu euskal txirrindulariak ere egongo dira lasterketan.

  • Tirreno-Adriatiko

    Tirreno-Adriatiko

2023ko Tirreno-Adriatikoa, astelehenetik, martxoak 6, igandera arte, martxoak 12, lehiatuko da. Lasterketa UCI World Tourrekoa da, urteko hitzordu garrantzitsuenak biltzen dituena. Lasterketak 7 etapa izango ditu, 1.170 kilometroko ibilbidearekin Lido di Camaiore eta San Benedetto del Tronto artean.

Primoz Roglic esloveniarraren eta Wout Van Aert belgikarraren estreinaldia izango da 2023ko denboraldian, eta biak izango dira Jumbo-Vismako taldeburuak. Gainera, Tirreno-Adriatikoan izango dira Thomas Pidcock, Geraint Thomas, Jai Hindley, Julian Alaphilippe, Joao Almeida eta Adam Yates, besteak beste. Izen handiko beste txirrindulari hauexek ere parte hartuko dute: Mathieu van der Poel, Thibaut Pinot, Peter Sagan, Alexandr Vlasov, Branon McNulty eta Greg van Avermaet

Bestalde, lasterketan parte hartuko dute Mikel Landa (Bahrain Victorious) eta Alex Aranburu (Movistar) euskal txirrindulara ere egongo da Tirreno-Adriatiko lasterketan.

Hauek dira lasterketan parte hartuko duten 25 taldeak: AG2R Citröen, Alpecin-Deceuninck, Astana-Qazaqstn, Bahrain-Voctorious, Bora-Hansgrohe, Cofidis, EF Education-Easypost, Eolo-Kometa, Green Project-Bardiani CSF-Faizane, Groupama-FDJ, Ineos Grenadiers, Intermrché-Cicurs-Wanty, Israel Premier Tech, Jumbo-Visma, Movistar, Q36.5 Pro Cycling, Soudal Quick-Step, Arkea-Samsic, Corratec, DSM, Jayco Alula, TotalEnrgies, Trek-Segrafedo, Tudor Pro Cycling y UAE Emirates.

2023KO TIRRENO-ADRIATIKO LASTERKETAKO ETAPAK

1. etapa: Lido di Camaiore - Lido di Camaiore, 11,5 km banakako erlojupekoa (martxoak 6, astelehena)

1. etapa. Argazkia: Tirreno-Adriatiko

1. etapa. Argazkia: Tirreno-Adriatiko

2. etapa: Camaiore - Follonica, 209 km (martxoak 7, asteartea)

2. etapa. Argazkia: Tirreno-Adriatiko

2. etapa. Argazkia: Tirreno-Adriatiko

3. etapa: Follonica - Foligno, 216 km (martxoak 8, asteazkena)

3. etapa. Argazkia: Tirreno-Adriatiko

3. etapa. Argazkia: Tirreno-Adriatiko

4. etapa: Greccio - Tortoreto, 219 km (martxoak 9, osteguna)

4. etapa. Argazkia: Tirreno-Adriatiko

4. etapa. Argazkia: Tirreno-Adriatiko

5. etapa: Morro d'Oro - Sarnano-Sassotetto, 168 km (martxoak 10, ostirala)

5. etapa. Argazkia: Tirreno-Adriatiko

5. etapa. Argazkia: Tirreno-Adriatiko

6. etapa: Osimo Geltokia - Osimo, 194 km (martxoak 11, larunbata)

6. etapa. Argazkia: Tirreno-Adriatiko

6. etapa. Argazkia: Tirreno-Adriatiko

7. etapa: San Benedetto del Tronto - San Benedetto del Tronto, 154 km (martxoak 12, igandea)

7. etapa. Argazkia: Tirreno-Adriatiko

7. etapa. Argazkia: Tirreno-Adriatiko