Itxi

Txirrindularitza

Paris-Niza 2023

Merlierrek Paris-Nizako liderraren elastikoa jantzi du lehen etapa esprintean irabazita

EITB Media

Tim Merlierrek bereganatu du garaipena 2023ko Paris-Nizako estreinako etapan, esprintean Bennett eta Pedersen mendean hartuta. Bestalde, Pogacarrek sei segundoko gainsaria hartu du etapako azken igoeratxoan, eta hirugarren da sailkapen nagusian.

2:08
Tm Melnier

Tim Merlierrek (Soiudal-Quick Step) irabazi du Paris-Nizako 81. edizioko lehen etapa, igande honetan, martxoaren 5ean, eta liderraren elastikoa jantzi du. Estreinako etapa La Verrieren hasi eta amaitu da, eta 169,4 kilometroko ibilbidea izan du.

Merlierrek 30 urte ditu, eta birritan izan da Belgikako txapeldun, 2019 eta 2022an, errepideko proban. Igandekoarekin, 27.a garaipena bereganatu du profesional mailan, 4.a 2023an.

Esprintean erabaki da irabazlea, eta Merlier izan da onena azken metroetan. Sam Bennett (BORA-hansgroghe) izan da bigarren, eta Mads Pedersen (Trek-Segafredo) hirugarren.

Etapan erorikoak izan dira, eta txirrindulari batzuek lasterketa utzi behar izan dute. Gainera, faboritoen arteko lehen lehia eskaini dute Tadej Pogacarrek (UAE Team Emirates) eta Jonas Vingegaardek (Jumbo-Visma); sei segundoko gainsaria hartzeko esprintean, Pogacar nagusitu da.

Sailkapen nagusiko lehen postuan Merlier dago, Bennet da bigarren eta Pogacar hirugarren, biak ala biak liderrarekiko 4 segundora.

Astelehenean, martxoaren 6an, bigarren etapa jokatuko da, eta zuzenean eskainiko dute eitb.eus-ek eta ETB1ek 15:30etik aurrera.

1. ETAPAKO SAILKAPENA

1 - MERLIER Tim (Quick Step) 3:50:52

2 - BENNETT Sam (BORA) d. b.

3 - PEDERSEN Mads (Trek) d. b.

4 - KOOIJ Olav (Jumbo) d. b.

5 - DE LIE Arnaud (Lotto) d. b.

6 - MATTHEWS Michael (Jayco) d. b.

7 - COQUARD Bryan (Cofidis) d. b.

8 - GARCIA CORTINA Iván (Movistar) d. b.

9 - GROVES Kaden (Alpecin) d. b.

10 - DÉMARE Arnaud (Groupama) d. b.

SAILKAPEN NAGUSIA

1 - MERLIER Tim (Quick Step) 3:50:52

2 - BENNETT Sam (BORA) +0:04

3 - POGACAR Tadej (UAE) d. b.

4 - PEDERSEN Mads (Trek) +0:06

5 - LATOUR Pierre (TotalEnergies) d. b.

6 - GODON Dorian (AG2R) +0:08

7 - KOOIJ Olav (Jumbo) +0:10

8 - DE LIE Arnaud (Lotto) d. b.

9 - MATTHEWS Michael (Jayco) d. b.

10 - COQUARD Bryan (Cofidis) d. b.