Itxi

Txirrindularitza

Istripua

Sergio Martín Caja Rural talde nafarreko txirrindularia ospitaleratu dute istripu larri baten ondorioz

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Ebakuntza egin beharko diote, bost saihets eta bi orno hautsita baititu.

  • Sergio Martin

    Sergio Martin. Argazkia: Caja Rural

Sergio Martin txirrindulari madrildarra, Caja Rural-Seguros RGA talde nafarrekoa, ospitalean dago joan den asteartean erlojupekoa entrenatzen ari zela auto batek harrapatu ostean, eta ebakuntza-gelatik igaro beharko du, bost saihets eta bi orno hautsita baititu.

"Sergio Martín gure txirrindularia ospitalean dago astearte goizean entrenatzen ari zela istripu larri bat izan ondoren. Txirrindulari madrildarrak ibilgailu baten aurka talka egin zuen bizikletarekin erlojupeko prestatzen ari zela, Galapagarreko (Madril) bere etxetik gertu", iragarri du talde nafarrak.

Martin 12 de Octubre ospitalera eraman zuten, baina orain egonkor dago. Hainbat azterketa egin ondoren, bost saihets eta bi orno hautsita daudela egiaztatu dute, eta ebakuntza egingo diote.