Itxi

Txirrindularitza

120. edizioa

Van der Poel, garaile Paris-Roubaixen

Agentziak | EITB Media

Bigarren postua Jasper Philipsenentzat (Alpecin Deuninck) izan da eta hirugarrena Van Aertentzat (Jumbo-Visma), biak irabazlearengandik 45 segundora.

1:17
Van der Poel

Mathieu van der Poel (Alpecin Deceuninck) herbeheretarrak irabazi du Paris-Roubaix lasterketaren 120. edizioa igande honetan, Compiegne eta Roubaix artean, 256,6 kilometroko ibilbidean gailendu ondoren.

Van der Poelek erasoa jo du Carrefour de L 'arbre sektore mitikoan, helmugatik 17 kilometrora. Wout van Aert belgikarrak gurpila zulatu duela aprobetxatu du eta Roubaixeko belodromoraino bakarrik joan da, non besoak altxatu ditu 5:28:42ko denborarekin.

Bigarren postua Jasper Philipsenentzat (Alpecin Deuninck) izan da eta hirugarrena Van Aertentzat (Jumbo-Visma), biak irabazlearengandik 45 segundora.

Lasterketaren gakoa helmugarako 100 km falta zirenean eman da Jumbok erasoa jo duenean tropela hausteko, aurretik ihesean zihoazenak harrapatzeko eta Van Aert, Küng, Van der Poel, Philipsen, Ganna eta Degenkolbekin behin betiko aurreko talde bat osatzeko.

Van der Poel, iheskide batekin, behin baino gehiagotan saiatu da Van Aert atzean uzten, baina belgikarrak eraso guztiei erantzun die. Carrefour L 'Arbren erabaki da lasterketa.

Lehenengo Degenkolb alemaniarra lasterketatik at geratu da eroriko baten ondorioz, aurretik joan dira bi faboritoak, Van der Poel eta Van Aert, eta zulaketaren zorigaitzak belgikarra kanporatu du lehen postuko borrokatik.

Bestalde, Peter Saganek erorikoa izan du lehen kilometroetan, galtzada-harrizko bigarren zatian, eta bertan behera utzi behar izan du lasterketa. Handik gutxira, Ineos Grenadiers taldeko txirrindulari batzuk ere lurrera joan dira.

SAILKAPENA

1 - VAN DER POEL Mathieu (Alpecin) 5:28:41

2 - PHILIPSEN Jasper (Alpecin) +0:46

3 - VAN AERT Wout (Jumbo) d. b.

4 - PEDERSEN Mads (Trek) +0:50

5 - KÜNG Stefan (Groupama) d. b.

6 - GANNA Filippo (INEOS) d. b.

7 - DEGENKOLB John (DSM) +2:35

8 - WALSCHEID Max (Cofidis) +3:31

9 - REX Laurenz (Intermarché) +3:35

10 - LAPORTE Christophe (Jumbo) +4:11