Itxi

Txirrindularitza

Burgosko Itzulia 2023

Wiebes nagusitu da Burgosko Itzuliko 3. etapan, eta bere bigarren garaipena bereganatu du

EITB Media

Lorena Wiebesek irabazi du Burgosko Itzuliko 3. etapa, esprintean Balsamo eta Gutierrez mendean hartuta. Hala, lasterketako liderrak bigarren etapa garaipena erdietsi aurtengo edizioan.

  • Lorena Wiebes

    Lorena Wiebes, 2023ko Burgosko Itzuliko liderra. Argazkia: @VueltaBurgos

Lorena Weibesek (SD Works) irabazi du 2023ko Burgosko Itzuliko hirugarren etapa larunbat honetan, maiatzaren 20an, Aranda Dueroko helmuga lehen postuan gurutzatuta. Lasterketako liderrak esprintean mendean hartu ditu Elisa Balsamo (Trek Segrafedo) eta Sheyla Gutiérrez (Movistar), bigarren eta hirugarren hurrenez hurren.

Hasieratik sortu dira ihesaldiak, baina ez dute tropelaren baimenik izan. Hala ere, Morgane Costonek (Cofidis) tropeletik ihes egin du, eta atzetik irten dira Sheyla Gutierrez (Movistar), Karolina Kumiega (UAE), Kathrin Hammes (EF Education), Jessenia Meneses (Colombia), Sofía Rodriguez (Bizkaia Durango), Debora Silvestri (Laboral Kutxa) eta María Paula Latriglia (Eneicat). Zazpikoteak lau kilometro behar izan ditu Coston harrapatzeko.

Bazirudien ihesaldiko zortziren artetik aterako zela irabazlea, baina tropelak harrapatu egin ditu helmugarako 300 metro falta zirenean. Azkenean, Lorena Wiebes izan da nagusi esprintean, amaierarako 50 metro falta zirenean erritmo aldaketa bizia eginda.

3. etapako sailkapena:

1 - Lorena WIEBES (SDW) 2:37:03

2 - Elisa BALSAMO (TFS) d. b.

3 - Sheyla GUTIERREZ (MOV) d. b.

4 - Karolina KUMIEGA (UAD) d. b.

5 - Maria Paula LATRIGLIA (EIC) d. b.

6 - Morgane COSTON (COF) d. b.

7 - Kathrin HAMMES (TIB) d. b.

8 - Debora SILVESTRI (LKF) d. b.

9 - Silvia ZANARDI (BPK) d. b.

10 - Alexandra MANLY (JAY) d. b.

Sailkapen nagusia:

1 - Lorena WIEBES (SDW) 8:22:00

2. Chloe DYGERT (CSR)  +0:14

3. Demi VOLLERING (SDW) +0:14

4. Elisa BALSAMO (TFS) +0:19

5. Soraya PALADIN (CGS) +0:19

6. Tamara DRONOVA (CGS) +0:31

7. Shiring VAN ANROOIJ (TFS) +0:31

8. Ashleigh MOOLMAN-PASIO (AGS) +0:39

9. Marlen REUSSER (SDW) +0:44"

10. Agnieszka SKALNIAK-SOJKA (CSR) +0:50