Itxi

Txirrindularitza

DAUPHINÉ KRITERIUMA

Ciccone gailendu da Dauphinéko azken etapan eta Vingegaardek irabazi du lasterketa

EITB MEDIA

Guztiz bakarrik zegoela irabazi du lasterketa italiarrak La Bastilleko gailurrean, ihesaldi bizia egin ondoren. Kriteriumeko 75. edizioko irabazleak eraman du bigarren postua, 24 segundora.

7:43

Giulio Ciccone (Trek) italiarrak irabazi du 2023ko Dauphiné Kriteriumeko zortzigarren eta azken etapa, Le Pont-de-Claix eta La Bastille (152,8 kilometro) artean jokatu dena. Jonas Vingegaard (Jumbo Visma), 75. edizioko irabazlea, bigarren izan da 24 segundora.

Cicconek eta Julian Alaphilippek (Soudal) osatu dute eguneko ihesaldia, baina italiarra gailendu zaio frantziarrari eta garaipena eskuratu du Col de Porten ihes eginda. Jonathan Castroviejok (INEOS) lasterketa buruarekin bat egitea lortu du Col du Cucheron igaro ostean. Gailurrean liderrak markatu du erritmoa eta inor ez da gai izan haren erritmoari eusteko. Vingegaardek zuloa ireki du aurkariekiko. Erritmo bizian igo da, erotu gabe, eta segurtasun hori ondo etorri zaio Cicconeri, denboraldiko hirugarren garaipena erdiesteko. 

Bestalde, Jonas Vingegaard danimarkarra izan da Dauphinéko garaile nagusia, behin azken etapa amaituta. Bere lehen Dauphiné Kriteriuma irabazi du, bi etapa garaipen bereganatuta. Gainera, sailkapen nagusian bere aurkari zuzenekiko alde handia lortu du: Yates (UAE) bigarren izan da 2 minutu eta 23 segundora eta O 'Connor (Ag2r) hirugarren 2 minutu eta 56 segundora.

8. ETAPAKO SAILKAPENA

1 - CICCONE Giulio (Trek) 4:06:04

2 - VINGEGAARD Jonas (Jumbo Visma) +0:23

3 - YATES Adam (UAE) +0:33

4 - O'CONNOR Ben (Ag2r) +0:49

5 - MARTIN Guillaume (Cofidis) +0:54

6 - HINDLEY Jai (BORA) +0:57

7 - MAJKA Rafal (UAE) +1:00

8 - HAIG Jack (Bahrain) d. b.

9 - MEINTJES Louis (Intermarche) d. b.

10 - RODRIGUEZ Carlos (INEOS) +1:03

13 - CASTROVIEJO Jonathan (INEOS) +2:00

 

SAILKAPEN NAGUSIA

1 - VINGEGAARD Jonas (Jumbo) 29:28:39

2 - YATES Adam (UAE) +2:23

3 - O'CONNOR Ben (AG2R) +2:56

4 - HINDLEY Jai (BORA) +3:16

5 - HAIG Jack (Bahrain) +3:47

6 - MARTIN Guillaume (Cofidis) +4:51

7 - MEINTJES Louis (Intermarché) +5:02

8 - TRÆEN Torstein (Uno-X) +5:15

9 - RODRIGUEZ Carlos (INEOS) 5:19

10 - ALAPHILIPPE Julian (Soudal) +5:37