Itxi

Txirrindularitza

Fitxaketa

Catalina Soto txiletarrak bi urteko kontratua sinatu du Laboral Kutxa taldearekin

Agentziak | EITB MEDIA

Txirrindulari gaztea Bizkaia-Durango taldean aritu da orain arte. Tokio 2020 Olinpiar Jokoetan parte hartu zuen eta Glasgown jokatu berri diren Txirrindularitzako Munduko Txapelketetan ere lehiatu da.

  • Laboral Kutxak Catalina Sotoren fitxaketa iragartzeko erabilitako irudia

    Laboral Kutxak Catalina Sotoren fitxaketa iragartzeko erabilitako irudia. Iturria: Laboral Kutxa.

Labora Kutxak Catalina Soto txiletarraren fitxaketa iragarri du, datozen bi denboraldietarako. Soto taldeak 2024ra begira konfirmatzen duen hamaikagarren txirrindularia da. Laboral Kutxa Euskadi Fundazioaren egituraren parte da eta UCIko maila kontinentalean lehiatzen da.

Sotorekin batera, taldeak honako txirrindulariak konfirmatu ditu: Alba Teruel valentziarra, Eneritz Vadillo bizkaitarra, Idoia Eraso nafarra, Usoa Ostolaza eta Naia Amondarain gipuzkoarrak, Yurani Blanco mallorcarra, Jessenia Meneses kolonbiarra, Nadia Quagliotto eta Debora Silvestri italiarrak eta Aileen Schweikart alemaniarra.

22 urteko txirrindularia Bizkaia-Durango taldetik dator, eta Tokio 2020 Olinpiar Jokoetan parte hartu zuen eta Glasgown jokatu berri diren Txirrindularitzako Munduko Txapelketetan ere lehiatu da, errepideko eta erlojuaren kontrako probetan.

"Laboral Kutxa emakumezkoen tropelean dagoen talde profesionalenetarikoa, eta anbizio handikoa. Horrelako taldea behar dut nire ibilbide profesionalean aurrera egiteko, eta taldeari ahal dudan guztian laguntzeko", esan du txirrindulariak bere talde berriak zabaldutako adierazpenetan.