Itxi

Txirrindularitza

Burgosko Itzulia

Juan Sebastian Molano da Burgosko Itzuliko liderra, 1. etapa esprintean irabazita

Agentziak | EITB Media

Bigarren Ivan Garcia Cortina izan da, eta hirugarren, Edoardo Affini. Xabier Berasategi (Euskaltel) mendiko sailkapeneko lider jarri da.

3:09
2023ko Burgosko Itzuliko 1. etapako esprinta

Juan Sebastian Molano kolonbiarrak (UAE Team Emirates) irabazi du Burgosko Itzuliko lehenengo etapa, esprintean, eta bera da sailkapen nagusiko lehen liderra. Molanok Ivan Garcia Cortina espainiarra (Movistar) eta Edoardi Affini italiarra (Jumbo Visma) menderatu ditu helmugan.

Etapan, bost kidek osatutako ihesaldia izan da protagonista. Angel Fuentes (Burgos BH), Mattia Bais (Eolo Kometa), Josu Etxebarria (Caja Rural), Xabier Berasategi (Euskaltel) eta Jose Maria Garcia (Electro Hiper Europa) txirrindulariek hiru minutuko aldea lortu dute eta ondo eutsi diote UAE taldeak zuzentzen zuen talde nagusiaren erritmoari.

Fuentes, Berasategi eta Bais ordena horretan pasatu dira Villanueva de Argañoko tarteko esprintetik, baina tropelarekiko aldea jaisten hasi da, mendatea igo duten arte.

Berasategik, Baisek, Etxeberriak eta Fuentesek puntuak lortu dituzte, eta talde nagusia 1:10era pasatu da, erritmoa nabarmen igota. Horrela, Bais bakarrik geratu da lasterketa buruan. Italiarrak 12 kilometro egin ditu, baina tropelak Burgos hiriko sarreran harrapatu du.

Hiriguneko zirkuituan, guztiak bat eginda, taldeak lehia bizian aritu dira euren txirrindulariak esprintari begira ondo kokatu ahal izateko. Lehia horretan, UAE nagusitu da, eta Molanok irabazi du etapa, esprintean. Xabier Berasategi, bere aldetik, mendiko sailkapeneko lider jarri da.

Asteazkenean, taldekako erlojupekoa

Asteazkenean, erlojuaren kontrako saioa egingo dute, taldeka, 13,1 kilometroko ibilbidea izango duen zirkuituan. Aurreikuspenen arabera, faboritoen arteko lehen alde esanguratsuak sor daitezke bertan.

Etapako sailkapena

1 - MOLANO Juan Sebastián (UAE) 3:38:58

2 - GARCÍA CORTINA Iván (Movistar) d. b.

3 - AFFINI Edoardo (Jumbo-Visma) d. b.

4 - KORETZKY Victor (BORA) d. b.

5 - LEITÃO Iúri (Caja Rural) d. b.

6 - VENDRAME Andrea (AG2R) d. b.

7 - BRAMBILLA Gianluca (Q36.5) d. b.

8 - PEÑALVER Manuel (Burgos-BH) d. b.

9 - QUINN Sean (EF Education) d. b.

10 - VLASOV Aleksandr (BORA) d. b.

Sailkapen nagusia

1 - MOLANO Juan Sebastián (UAE) 3:38:58

2 - GARCÍA CORTINA Iván (Movistar) d. b.

3 - AFFINI Edoardo (Jumbo-Visma) +0:08

4 - KORETZKY Victor (BORA) +0:10

5 - LEITÃO Iúri (Caja Rural) d. b.

6 - VENDRAME Andrea (AG2R) d. b.

7 - BRAMBILLA Gianluca (Q36.5) d. b.

8 - PEÑALVER Manuel (Burgos-BH) d. b.

9 - QUINN Sean (EF Education) d. b.

10 - VLASOV Aleksandr (BORA) d. b.