Itxi

Txirrindularitza

Mallorcako Challengea

Movistar Teameko Pelayo Sánchez, Pollença-Port d'Andratx Trofeoan azkarrena

Agentziak | EITB Media

Pelayo Sanchez (Movistar Team) asturiarrak Marius Mayrhofer (Tudor Pro Cycling Team) alemaniarra eta Aleksandr Vlasov (Bora-Hansgrohe) errusiarra gainditu ditu esprintean.

  • Movistar Teameko Pelayo Sanchez garaipena ospatzen. ARGAZKIA: EFE

    Movistar Teameko Pelayo Sanchez garaipena ospatzen. ARGAZKIA: EFE

Pelayo Sanchez izan da azkarrena Garden Hotels-Luxcom Challenge Mallorcako laugarren proban. Asturiarrak 3:44:52 behar izan ditu ibilbidearen 158,4 kilometroak egiteko. Ion Izagirre izan da helmuga zeharkatu duen lehen euskalduna; Ormaiztegikoak hemeretzigarren postuan amaitu du.

Probako animatzaile nagusia Igor Arrieta nafarra izan da. UAEko Team Emirates taldeko txirrindulariak ihes egin du helmugara iristeko 37 kilometro falta zirenean. Lehenengo Frederick Wandahl danimarkarrak (Bora-Hansgrohe) eta ondoren Lennert Van Eetvelt belgikarrak (Lotto Dstny) erasoa jo dute, baina Arrietak aldeari eutsi dio. Hala ere, helmugara iristeko 5 kilometro falta zirenean, erori egin da, eta aukerarik gabe geratu da. Azken txanpan erabaki da lehen postua, Marius Mayrhofer, Aleksandr Vlasov eta Pelayo Sanchez irabazlearen arteko esprintarekin.

Mallorcako Challengea igande honetan amaituko da, Palma Trofeoa 150 kilometroko probarekin.

SAILKAPENA:

1 - SANCHEZ Pelayo (Movistar Team) 3:44:52

2 - MAYRHOFER Marius (Tudor Pro Cycling Team) d. b.

3 - VLASOV Aleksandr (BORA) d. b.

4 - JOHANNESSEN Tobian Halland (UNO-X) d. b.

5 - VAN WILDER Ilan (Soudal) d. b.

6 - THOMAS Benjamin (Cofidis) d. b.

7 - MCNULTY Brandon (UAE Team Emirates) + 0:02

8 - VAN EETVELT Lennert (Lotto Dstny) d. b.

9 - SOLER Marc (UAE Team Emirates) d. b.

10 - BETTIOL Alberto (EF Education) + 0:13

19 - IZAGIRRE Ion (Cofidis) d. b.