Itxi

Txirrindularitza

O Gran Camiño

Vingegaard nagusitasunez gailendu da O Gran Camiñoko bigarren etapan

O. Z. A. | AGENTZIAK

Jonas Vingegaard danimarkarra, Frantziako Tourreko txapeldun bikoitza, nagusitu da San Pedro mendateko azken igoeran ihesaldia jo ondoren. Egan Bernal kolonbiarra atzean utzi du eta Team Vismako txirrindularia bakarrik helmugaratu da sailkapen nagusiam lider kokatzeko.

  • Vingegaard O Gran Camiñoko lehen erlojupekoan. ARGAZKIA: EFE

    Vingegaard O Gran Camiñoko lehen erlojupekoan. ARGAZKIA: EFE

Team Visma taldeko liderrak bere idilioa luzatu du Galiziako lasterketarekin eta O Gran Camiñoko bigarren etapa irabazi du. Danimarkarrak bertan lehiatu dituen azken lau etapak irabazi ditu, izan ere, aurtengo edizioko lehen erlojupekoak ez zuen sailkapen nagusirako balio, eguraldiaren baldintza gogorrak zirela eta.

Team Vismak une oro kontrolatu du hamabi txirrindulariko ihesaldia. Xabier Azparrenek eta Alex Molenaarrek tropelaren aurretik bizirautea lortu dute, Wilco Keldermanek talde nagusian erritmoa aldatu duen arte. Guztira ihesaldian hiru euskaldun izan dira: Xabier Mikel Azparren, Enkoitz Azparren eta Diego Uriarte. Jefferson Cepeda eta Bernal kolonbiarrak izan dira erritmoari eutsi dioten bakarrak. Ondoren, Molenaarri ere aurrea hartu diote.

Azkenean, danimarkarra Bernali gailendu zaio mendatea igotzeko kilometro bakarra falta zela, eta bakarrik helmugaratu da. Guztira 24 segundoko tartearekin iritsi da Kolonbiako bikotearekiko eta 46 segundo atera dizkio aurkari nagusien multzoari. Euskaldun onena Gotzon Martin izan da 16. postuan. 

Bigarren etapako sailkapena:

1 - VINGEGAARD Jonas (Team Visma) 3:50:03

2 - BERNAL Egan (INEOS) + 0:24

3 - CEPEDA Jefferson Alveiro (Caja Rural) m. t.

4 - UIJTDEBROEKS Cian (Team Visma) + 0:40

5 - MARTINEZ Lenny (Groupama) m. t.

6 - MOLENAAR Alex (Illes Balears) + 0:46

7 - PACHER Quentin (Arkéa) m. t.

8 - FABBRO Matteo (Team Polti Kometa) m. t.

9 - GARCÍA PIERNA Raúl (Arkéa) m. t.

10 - CARAPAZ Richard (EF Education) m. t.

Sailkapen nagusia:

1 - VINGEGAARD Jonas (Team Visma) 3:49:53

2 - BERNAL Egan (INEOS) + 0:28

3 - CEPEDA Jefferson Alveiro (Caja Rural) + 0:30

4 - UIJTDEBROEKS Cian (Team Visma) + 0:50

5 - MARTINEZ Lenny (Groupama) m. t.

6 - MOLENAAR Alex (Illes Balears) + 0:53

7 - PACHER Quentin (Arkéa) + 0:54

8 - FABBRO Matteo (Team Polti Kometa) + 0:55

9 - GARCÍA PIERNA Raúl (Arkéa) + 0:56

10 - CARAPAZ Richard (EF Education) m. t.