Itxi

Txirrindularitza

Atzerriko fitxaketa

Euskaltel-Euskadi, Jure Kocjan esloveniarra fitxatzeko negoziazioetan

Erredakzioa

Esloveniako txirrindulariak euskal taldearekin akordio batera heldu dela ukatu du, baina negoziaketetan ari direla baieztatu du.

  • Jure Kocjan, Team Type 1eko txirrindulari esloveniarra. Argazkia: Team Type 1.

    Jure Kocjan, Team Type 1eko txirrindulari esloveniarra. Argazkia: Team Type 1.

Jure Kocjanek, Team Type 1 taldeko txirrindulari esloveniarrak, Euskaltel-Euskadirekin negoziazioetan dagoela adierazi du, Bicikel-i egindako adierazpenetan. Txirrindularia, aldiz, talde laranjarekin akordio batera heldu denik ukatu egin du.

Kontratuaren sinadura ofiziala ez da oraindik izan”, esan du Kocjanek. Esloveniarra, 28 urtekoa, Euskaltelen korritzen duen lehenengo atzerritarra izango omen da. Kocjanek eskuratutako puntuei esker, txirrindularitzako lehenengo mailan mantendu nahi du taldeak.

Bicicilismo-k aditzera eman duenez, soilik txirrindulari diabetikoak dituen Team Type 1 taldeko esloveniarra talde frantziar batekin akordiora heldu da: “Beste talde batekin akordioa lortu nuen, Euskaltelen eskaintza jaso nuenean. Hala ere, oraindik negoziazioetan gaude”.