Itxi

Txirrindularitza

Miguel Indurain Sari Nagusia

Miguel Indurain Sari Nagusiak 25. urteurrena ospatuko du UCI WorldTourreko 11 talderekin

O. Z. A. | EITB Media

Miguel Indurain Sari Nagusiak 25. urteurrena ospatuko du martxoaren 30ean. Edizio honetan, 22 talde ariko dira Nafarroako errepideetan, 200 kilometroko ibilbidean. Probaren bereizgarri nagusia azken txanpako gogortasuna izango da.

  • XXV. Miguel Indurain Sari Nagusiko kartela.

    XXV. Miguel Indurain Sari Nagusiko kartela.

Miguel Indurain Sari Nagusiaren 25. edizioa martxoaren 30ean izango da, Lizarran. Guztira, 22 talde ariko dira Nafarroako errepideetan, 200 kilometroko ibilbidean. Probaren bereizgarri nagusia azken txanpako gogortasuna izango da. 

Luxuzko parte-hartzaile zerrendan, 11 WorldTeam talde daude (Arkéa, Astana, Bora, Cofidis, Decathlon, DSM, EF Education, Jayco, Lidl, Movistar eta UAE), 9 ProTeam (Lotto, Israel, TotalEnergies, Caja Rural, Burgos, Polti, Kern Pharma, Q36.5 eta Euskaltel) eta Kontinental mailako 2 (Sabgal eta Illes Balears).

Azken zatiaren gogortasunari eutsiko zaio: Girgillao (1. maila), Lezaun (2. maila), Eraul (2. maila) eta Ibarrako hormatik pasatutako lau igoerak, azkena helmugarako 2 kilometro baino gutxiago falta direnean. Cofidis taldeko Ion Izagirre izan zen 2023ko edizioaren irabazlea.