Itxi

Txirrindularitza

Alpeetako Tourra

Chris Harperrek ez du lesio larririk Alpeetako Tourrean izandako erorikoaren ondorioz

EITB MEDIA

Harperrek "garuneko kommozio arina" eta "azaleko zauriak" ditu, taldeak zehaztu duenez, baina ez du hausturarik; Jayco-AlUlako txirrindulari australiarra jaitsiera batean joan da lurrera, ostegunean, lasterketako laugarren etapan.

  • Harperrek Alpeetako Tourrean izan du erorikoa, ostegunean. Argazkia: EITB Media.

    Harperrek Alpeetako Tourrean izan du erorikoa, ostegunean. Argazkia: EITB Media.

Jayco AlUla taldeko Chris Harper txirrindulari australiarrak ez du lesio larririk ostegunean 2024ko Alpeetako Tourraren laugarren etapan izandako eroriko latzaren ondorioz, Jaycok berak zehaztu duenez. Hain zuzen ere, Harperrek "garuneko kommozio arina" eta "azaleko zauriak" ditu, baina ez du hausturarik.

Helmugarako 24 bat kilometro gelditzen zirela joan da lurrera txirrindularia, probako laugarren etapan. Istripuagatik, Harperrek farola baten aurka egin du talka, baina, zorionez, kaskoak babestu du, eta ez du lesio edo zauri larririk.

Alpeetako Tourra ostiralean amaituko da. EITB zuzenean ari da ematen, ETB1 eta ETB4ren eta eitb.eus-en bidez.