Itxi

Txirrindularitza

Romandiako Tourra

Dorian Godonek irabazi du Friburgoko esprinta, eta Romandiako Tourreko lider berria da

EITB MEDIA

Decathlon AG2R taldeko txirrindulari frantziarra izan da azkarrena lasterketako lehen etapako esprint nagusian, Andrea Vendrame taldekidearen aurretik. Alex Aranburu zazpigarren helmugaratu da, eta bosgarren dabil sailkapen nagusian, Godonekiko hamaika segundora.

  • Godonek irabazi du esprinta, eta Vendrame taldekidea bigarren helmugaratu da. Argazkia: EFE.

    Godonek irabazi du esprinta, eta Vendrame taldekidea bigarren helmugaratu da. Argazkia: EFE.

Decathlon AG2R taldeko Dorian Godon txirrindulari frantziarrak irabazi du 2024ko Romandiako Tourreko lehenengo etapa, esprintean, Friburgon (Suitza), eta lasterketako lider berria da; izan ere, Tudorreko Maikel Zijlaard herbeheretarrari kendu dio maillot horia, azken horrek astelehenean sarrerako etapan nagusitu ostean. Godon izan da azkarrena jardunaldiko irabazlea erabaki duen esprint nagusian; Alex Aranburu (Movistar) zazpigarren helmugaratu da, eta bosgarren dabil sailkapen nagusian, aurreneko postua hamaika segundora duela.

Aurrerapena