Itxi

Txirrindularitza

Espainiako Itzulia

Gaia Realini da lehen liderra, Lidl-Trek taldeak lehen eguneko erlojupekoa irabazita

Agentziak | EITB MEDIA

Estatubatuarrek 19 minutu eta 20 segundo behar izan dituzte taldekako erlojuaren kontrako 16 kilometroak egiteko. Laboral Kutxa-Euskadi Fundazioa hamabosgarren izan da.

  • Lidl-Trek nagusi, Espainiako Itzuliko taldekako erlojupekoan

    Lidl-Trek nagusi, Espainiako Itzuliko taldekako erlojupekoan. Argazkia: Efe.

Lidl-Trek taldeak irabazi du Emakumezkoen Espainiako Itzuliaren lehenengo etapa, 16 kilometroko taldekako erlojupekoa, helmugan erorikoa izan duten arren. Garaipen horri esker, Gaia Realini italiarra sailkapen nagusiaren buruan jarri da.

AEBko taldeak alde oso txikia (9 ehunen) atera dio bigarren denborarik onena egin duen Visma-Lease a bike taldeari. Hirugarren postuan, segundo batera, Demi Volleringen SD Worx-Protime sailkatu da. Herbeheretarra garaipena lortzeko faborito nagusietako bat da.

Lehen etapa Valentzian hasi eta amaitu da, eta, besteak beste, Albuferako Parke Naturaleko kostako errepidetik ibili dira.

Gaia Realini (Lidl-Trek), iazko ekitaldiko protagonistetako bat, sailkapen nagusiaren buruan da, Lizzie Deignan Brodie Chapman, Elisa Longo Borhini eta Amanda Spratt taldekideen denbora berean. Faborito nagusia segundo gutxira du.

Laboral Kutxa-Euskadi Fundazioari dagokionez, hamabosgarren egin du etapan. Euskal taldea Lourdes Oyarbide, Debora Silvestri, Nadia Quagliotto, Cristina Tonetti, Laura Tomasi, Aileen Schweikart eta Idoia Eraso txirrindulariek osatzen dute.

Astelehen honetan, errepideko lehen etapa jokatuko dute, 118,3 kilometroko ibilbidearekin, Bunyol eta Moncofa artean. Mendate bat igo beharko dute, 3. mailakoa (Oronet), baina litekeena da garaipena esprintean erabakitzea.

Etapako sailkapena

1 - Lidl - Trek 19:20

2 - Team Visma | Lease a Bike 19:20 d. b.

3 - Team SD Worx - Protime 19:21 +0:01

4 - Canyon//SRAM Racing 19:28 +0:08

5 - EF Education-Cannondale 19:29 +0:09

6 - FDJ - SUEZ 19:29 +0:09

7 - Liv AlUla Jayco 19:30 +0:10

8 - Movistar Team 19:32 +0:12

9 - Team dsm-firmenich PostNL 19:37 +0:17

10 - AG Insurance - Soudal Team 19:52 + 0:32

15 - Laboral Kutxa - Euskadi Fundazioa 20:24 +1:04

Sailkapen nagusia

1 - REALINI Gaia (Lidl - Trek) 0:19:20

2 - DEIGNAN Elizabeth (Lidl - Trek) d. b.

3 - CHAPMAN Brodie (Lidl - Trek) d. b.

4 - LONGO BORGHINI Elisa (Lidl - Trek) d. b.

5 - SPRATT Amanda (Lidl - Trek) d. b.

6 - MARKUS Riejanne (Visma) d. b.

7 - HENDERSON Anna (Visma) d. b.

8 - VOS Marianne (Visma) d. b.

9 - VAN AGT Eva (Visma) d. b.

10 - VON BERSWORDT Sophie (Visma) d. b.