Txirrindularitza
Burgosko Itzulia
Pavel Bittnerrek irabazi du azken etapa, eta Sepp Kussek Burgosko Itzulia
EITB MEDIA
Bestalde, Kern Pharma taldeko Urko Berrade laugarren geratu da sailkapen nagusian.
-
Poole, Kuss eta Fisher-Black podioan. Argazkia: EFE
Visma-Lease a Bike taldeko Sepp Kuss txirrindulari estatubatuarrak irabazi du 2024ko Burgosko Itzulia, eta Pavel Bittner (DSM) txekiarrak irabazi du azken etapa, Frías eta Treviño artekoa, esprintean.
Lehen etapa ere irabazi zuen Bittnerrek, esprintean, eta Nicolo Parisini (Q36.5) eta Ivan Garcia Cortina (Movistar) gainditu ditu ostiralean Trebiñuko helmugan.
Sepp Kuss podiumeko maila gorenera igo da, Max Poole britainiarraren (DSM-Fimenich) eta Finn Fisher-Black zeelandaberritarraren (UAE Emirates) aurretik, bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren.
Bestalde, Kern Pharma taldeko Urko Berrade txirrindulari nafarra laugarren geratu da sailkapen nagusian.
Urko Berrade. Argazkia: EITB
Etapako sailkapena
1 - BITTNER Pavel (DSM) 3:24:28
2 - NIZZOLO Giacomo (Q36.5) d. b.
3 - GARCÍA CORTINA Iván (Movistar) d. b.
4 - ABERASTURI Jon (Euskaltel) d. b.
5 - GOVEKAR Matevž (Bahrain) d. b.
6 - BRUSTENGA Marc (Kern Pharma) d. b.
7 - ADRIÀ Roger (BORA) d. b.
8 - OLIVEIRA Ivo (UAE) d. b.
9 - WALLS Matthew (Groupama) d. b.
10 - ANGULO Antonio (Burgos) d. b.
Sailkapen nagusia
1 - KUSS Sepp (Visma) 15:09:06
2 - POOLE Max (DSM) + 0:05
3 - FISHER-BLACK Finn (UAE) + 0:34
4 - BERRADE Urko (Kern Pharma) + 0:41
5 - STORER Michael (Tudor) + 0:42
6 - CEPEDA Jefferson Alveiro (Caja Rural) + 0:53
7 - CASTRILLO Pablo (Kern Pharma) + 0:57
8 - RIVERA Brandon Smith (INEOS) + 0:59
9 - KONRAD Patrick (Lidl) + 1:00
10 - HIGUITA Sergio (Red Bull) + 1:01
13 - JUARISTI Txomin (Euskaltel) +1:09