Itxi

Txirrindularitza

Volta Comunitat Valenciana

Pello Bilbaok bigarren amaitu du Valentziako Voltako bigarren etapa, Buitragok irabazi duena

EITB MEDIA

Bahrain-Victoriouseko euskal txirrindularia izan da lasterketaren liderra azken bi kilometroetan, 500 metroren faltan taldekideak guztiak gainditu dituen arte.

  • Santiago Buitrago. Argazkia: EFE.

    Santiago Buitrago. Argazkia: EFE.

Pello Bilbao Bahrain-Victorious taldeko txirrindulari bizkaitarra bigarren geratu da Valentziako Erkidegoko Voltako bigarren etapan, La Nucia eta Benifato artean (166 km). Gernika-Lumoko txirrindulariak bi kilometroren faltan jo du ihesaldia, Ivan Romeorekin (Movistar) batera, eta 500 metroren faltan Santiago Buitrago taldekidea izan da Partegaten nabarmentzeko indarra atera duena.

25 kilometrora tropela bi taldetan banatu da. Tobias Foss norvegiarra (Ineos) bakarkako abenturaren bila ibili da, Benimantell mendatea bakarrik igota. Jaitsieran Pello Bilbaok eta Ivan Romeok (Movistar) egin dute bat Fossekin, Partegateko igoerari ekin aurretik.

Fossek ezin izan du erritmoa jarraitu eta Pello Bilbao sendo mantendu da, Romeo amore ematen ari zen bitartean. Joao Almeidak, Jefferson Cepedak eta Santiago Buitragok gainditu dute geroago. Azken horrek taldekidea gainditu du eta jertse horia poltsikoratu du, liderrarengatik 5 segundora geratu delarik.

Sailkapen nagusian, Mathias Vacekek (Lidl Trek) mantentzen du jertse horia.

Sailkapena

1 - BUITRAGO Santiago (Bahrain) 4:07:54

2 - BILBAO Pello (Bahrain) +0:09

3 - ALMEIDA João (UAE) +0:13

4 - CEPEDA Jefferson Alveiro (Movistar) +0:21

5 - ARENSMAN Thymen (Ineos) d. b.

6 - SOSA Iván Ramiro (Kern Pharma) +0:25

7 - MCNULTY Brandon (UAE) +0:34

8 - RODRÍGUEZ Carlos (Ineos) d. b.

9 - MARTINEZ Lenny (Bahrain) 0:39

10 - ROMEO Iván (Movistar) d. b.