Itxi

X-deportes_tour de francia-X

X-deportes_tour de francia-X

Frantziako Tourra

Uztailak 14, astelehena

2025eko Tourraren 10. etaparen profila, ibilbidea eta ordutegia: Ennezat-Le Mont-Dore Puy de Sancy (163,5 km)

EITB

Txirrindulariek zortzi mendate igo beharko dituzte; horietatik zazpi, bigarren mailakoak. Mendiko etapa da, aldapan gora amaituko da eta 4.450 metroko desnibel metatua izango du.

  • 2025eko Frantziako Tourreko 10. etapako profila. Irudia: A.S.O.

    2025eko Frantziako Tourreko 10. etapako profila. Irudia: A.S.O.

Ohikoa izaten da itzuli handietan lasterketaren bigarren asteko astelehena atsedenaldi eguna izatea, baina 2025eko Frantziako Tourrean ez da hori gertatuko; izan ere, gaur, uztailaren 14an, astelehenez, etapa izango da, 112. ekitaldiko hamargarrena. Eta ez da nolanahiko etapa izango. Jardunaldiak 165,3 kilometroko ibilbidea izango du, eta txirrindulariek zortzi mendate igo beharko dituzte. Eguna Ennezaten hasiko da, 13:10ean, eta helmuga Le Mont-Dore Puy de Sancyn izango dute ziklistek; irabazlea 17:25 eta 17:53 bitartean helduko da helmugara. Esan bezala, zortzi mendate puntuagarri izango dira etapan: bigarren mailako zazpi eta hirugarren mailako bat.

Etapak 4.450 metroko desnibel metatua izango du. Horrek argi eta garbi erakusten du nolako ahalegina egin beharko duten txirrindulariek. Jardunaldia amaitu aurretik, mendate puntuagarri hauek igo beharko dituzte: Cote de Loubeyrat, 2. mailakoa, 11,8. kilometroan; Cote de La Baraque, 2. mailakoa, 54,5. kilometroan; Cote de Charade eta Cote de Berzet, 2. mailakoak, 66,6. eta 78,4. kilometroetan; Col de Guery, 2. mailakoa, 115,4. kilometroan; Col de la Croix, 3. mailakoa, 124,1. kilometroan, eta Col de Croix Saint-Robert, bigarren mailakoa, 155,4. kilometroan. Etapa Le Mont-Dore Py de Sancyn bukatuko da, 2. mailako mendatean. Ziklistek ez dute ia astirik izango mendate batetik bestera arnasa hartzeko.

Tourreko 10. etaparen amaieran maillot horia eskuratzen duenak asteazkenean jantziko du, asteartean, hilaren 15ean, atseden eguna izango baita. EITBk, egunero bezala, zuzenean emango du; eitb.eus-en, 14:40an hasita izango da ikusgai, eta ETB1ek, ordea, 15:00etan egingo du bat lasterketarekin.

ETAPAKO PROFILA

2025eko Frantziako Tourreko 10. etapako profila. Irudia: A.S.O.

2025eko Frantziako Tourreko 10. etapako profila. Irudia: A.S.O.

LE MONT-DORE PUY DE SANCY

Le Mont-Dore Puy de Sancyrako igoera, 2025eko Frantziako Tourreko 10. etapan. Irudia: A.S.O.

Le Mont-Dore Puy de Sancyrako igoera, 2025eko Frantziako Tourreko 10. etapan. Irudia: ASO.

FITXA TEKNIKOA

Etapa: 10. etapa (uztailak 14, astelehena)

Ibilbidea: Ennezat - Le Mont-Dore Puy de Sancy

Distantzia: 163,5 km

Hasiera-ordua: 13:10

Amaiera-ordua: 17:25 (41 km/h) | 17:38 (39 km/h) | 17:53 (37 km/h)

Mendiko saria: Cote de Loubeyrat (2. maila), 11,8. kilometroan; Cote de La Baraque (2. maila), 54,5. kilometroan; Cote de Charade (2. maila), 66,6. kilometroan; Cote de Berzet (2. maila), 78,4. kilometroan; Col de Guery (2. maila), 115,4. kilometroan; Col de La Croix Morand (3. maila), 124,1. kilometroan; Col de La Croix Saint-Robert (2. maila), 155,4. kilometroan; Le Mont-Dore Puy de Sancy (2. maila), 163,5. kilometroan