Frantziako Tourra
Uztailak 12, larunbata
2025eko Tourraren 8. etaparen profila, ibilbidea eta ordutegia: Saint-Meen-le-Grand -Laval Espace Mayenne
EITB
Txirrindulariek mendate puntuagarri bakarra igo beharko dute, 4. mailakoa, Cote de Nuille-sur-Vicoin, helmugarako 16 kilometrora. Esprinterrek eta sailkapen nagusirako lehian ez dabiltzan ziklistek aukera ona izan lezakete garaipena jokatzeko.
-
2025eko Frantziako Tourreko 8. etapako profila. Irudia: A.S.O.
2025eko Frantziako Tourreko 8. etapa uztailaren 12an jokatuko da, larunbatean. Txirrindulariak Saint-Meen-le-Granden hasiko dira lanean, 13:10ean, eta helmuga Laval Espace Mayennen harrapatuko dute, 171,4 kilometroko ibilbidea egin ostean, 17:04 eta 17:24 bitartean, antolatzaileen aurreikuspenen arabera.
Egun honetan, ziklistek mendate puntuagarri bakarra igo beharko dute, 4. mailakoa, Cote de Nuille-sur-Vicoin, eta helmugarako 16 kilometrora gaindituko dute, 155. kilometroan.
Lasterketako zortzigarren egun honetako profilari erreparatuta, pentsatzeko modukoa da esprinterrek eta sailkapen nagusirako lehian ez dabiltzan gizonek aukera ona izan lezaketela garaipena eskuratzen ahalegintzeko. Hainbat abenturazale ihesaldian sartzen saiatuko dira, profila horretarako egokia baita, eta esprinterren taldeak euren gizon azkarrak ondo kokatuta eramaten saiatuko dira, horiek azken metroetan lana biribiltzeko.
EITBn zuzenean izango dugu ikusgai; eitb.eus-en, 14:40an hasita, eta ETB1en, 15:00etatik aurrera.
ETAPAKO PROFILA
FITXA TEKNIKOA
Etapa: 8. etapa (uztailak 12, larunbata)
Ibilbidea: Saint-Meen-le-Grand - Laval Espace Mayenne
Distantzia: 171,4 km
Hasiera-ordua: 13:10
Amaiera-ordua: 17:04 (47 km/h) | 17:13 (45 km/h) | 17:24 (43 km/h)
Mendiko saria: Cote de Nuille-sur-Vicoin (4. mailakoa), 155. kilometroan


