Itxi

X-deportes_tour de francia-X

X-deportes_tour de francia-X

2017/10/17

14:03

Frantziako Tourra 2022

Aurkezpena

Iparraldeko 31 kilometroko erlojupekoak podiuma erabakiko du

eitb.eus

Uztailaren 28an jokatuko da Senpere eta Ezpeleta herrien artean. Tourra hilaren 7an, San Fermin egunean, hasiko da eta 29an amaitu.

1:32
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

2018ko Frantziako Tourraren aurkezpena izan da gaur. Uztailaren 7an hasiko da eta 29an Parisen amaitu. Txirrindulari ospetsuak izan dira, esaterako Chris Froome egungo txapelduna, Jacques Anquetil, Bernard Hinault, Eddy Merckx, Miguel Indurain eta Alberto Contador.

Lehen puntu beroa Choleteko erlojupekoan egongo da, hirugarren egunean 35 kilometro egin beharko dituzte txirrindulariek erlojuaren kontra. Bretainiako Hesian maldan gora izango duten lehen proba garrantzitsua biziko du tropelak.

Galtzada-harria ere protagonista izango da Paris-Roubaix klasikoaren ibilbideko tarteekin. Uztailaren 16an atseden eguna izango dute Alpeetan hiru sartu baino lehen, bertan Alpe d'Huez mitikoan amaituko da etapa bat, bere 21 bihurguneekin.

Tourreko azken asterako utzi dira Pirinioak; Saint Lary, Pau eta Laruns etapa amaierak hartuko dituzte.

Iparralde protagonista; Senpere eta Ezpeleta artean 31 kilometroko erlojupekoa jokatuko da Parisera heldu baino egun bat lehenago.

ETAPAK

Etapa 1, Noirmoutier-en-l'Ile > Fontenay-le-Comte  - 189 km (uztailak 7)

Etapa 2, Mouilleron-Saint-Germain > La Roche-sur-Yon  - 183 km (uztailak 8)

Etapa 3, Cholet > Cholet - 35 km. Taldekako erlojupekoa (uztailak 9)

Etapa 4, Baule > Sarzeau - 192 km (uztailak 10)

Etapa 5, Lorient > Quimper - 203 km (uztailak 11)

Etapa 6, Brest > Mûr-de-Bretagne - 181 km (uztailak 12)

Etapa 7, Fougères > Chartres - 231 km (uztailak 13)

Etapa 8, Dreux > Amiens - 181 km (uztailak 14)

Etapa 9,  Arras > Roubaix  - 154 km (uztailak 15)

Atseden eguna (uztailak 16)

Etapa 10, Annecy > Le Grand-Bornand - 159 km (uztailak 17)

Etapa 11, Albertville > La Rosière - 108 km (uztailak 18)

Etapa 12, Bourg-Saint-Maurice > Alpe d'Huez  - 175 km ( uztailak 19)

Etapa 13, Bourg d'Oisans > Valence - 169 km (uztailak 20)

Etapa 14, Saint-Paul-Trois-Chateaux > Mende  - 187 km (uztailak 21)

Etapa 15, Millau > Carcassonne - 181 km (uztailak 22)

Atseden eguna (uztailak 23)

Etapa 16, Carcassonne > Bagnères-de-Luchon  - 218 km (uztailak 24)

Etapa 17, Bagnères-de-Luchon > Saint-Lary-Soulan - 65 km (uztailak 25)

Etapa 18, Trie-sur-Baïse > Pau - 172 km (uztailak 26)

Etapa 19, Lourdes > Laruns - 200 km (uztailak 27)

Etapa 20, Saint-Pée-sur-Nivelle > Espelette - 31 km. Erlojupekoa (uztailak 28)

Etapa 21, Houilles > Paris Champs-Elysées - 115 km (uztailak 29)

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;